129. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 3a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
43/2026 FORU DEKRETUA, ekainaren 17koa, zeinaren bidez María Victoria Aldaba Goñi andrea izendatzen baita Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritza Zerbitzuko zuzendari.
294E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Lourdes Dorronsoro Dorronsoro andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko burua.
295E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Asier Sanado Bonafonte jauna Ebaluazio Estrategikoaren Bulegoko buru izendatzen baita bitarte baterako. Bulego hori atxikita dago Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Osasun Plangintza eta Estrategiarako Atalari.
296E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Lourdes Dorronsoro Dorronsoro andrea izendatzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko buru.
306E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, María Camila Almendros Martín andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Emaitzak Ebaluatu eta Zabaltzeko Zerbitzuko buru izendatzen duena.
188E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 15ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, María Esquisábel Soteras Nekazaritzako Elikagai Industriak Sustatzeko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiko Industria Sustatzeko Zerbitzukoa da.
189E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 15ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Esquisabel Soteras, Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoko burua. Bulego hori Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusikoa da.
70E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, Juan Asier Suquía Garmendia jauna Datuaren Bulegoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuari atxikita dago, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan.
236E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María de Miguel Álvarez andrea, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Administrazioa Modernizatzeko eta Lanpostuak eta Egitura Planifikatzeko Ataleko burua.
239E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez María de Miguel Álvarez andrea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Administrazioa Modernizatzeko eta Lanpostuak eta Egitura Planifikatzeko Ataleko buru izendatzen baita bitarte baterako.
187E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta, María Victoria Aldaba Goñi andrea, Etekinetarako Laguntzen Ataleko burua.
152/2026 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako espedientea, hots, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko prozeduraren gainekoa, María del Carmen Martínez Pérez andreari dagokionez, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazak betetzeari begira.
154/2026 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako espedientea, hots, maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren gainekoa, Sandra Parra Zapata andreari dagokienez, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazak betetzeari begira.
156/2026 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea, zazpi izangairi dagokienez. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
1431E/2026 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita José Ángel Gil Inaga jauna, Tuterako Osasun Barrutiko Azpiegituren Mantentze-lanen eta Obren Ataleko burua.
1432E/2026 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez José Ángel Gil Inaga jauna Azpiegituren Zerbitzuko Obren Unitateko buru izendatzen baita bitarte baterako.
2005/2026 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, xedatzen duena bidezkoa dela Begoña Echeverría Berrio andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.
1346/2026 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen da Saioa Sierra Fernández, laborategiko ofizial izateko (kimika, C maila), eta lanpostu bat esleitzen zaio.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2090/2026 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi murriztua onesten baita aholkulari juridikoaren lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko, hautaproba bat eginez, gero bitarteko izendapenak egiteko.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 15eko 131/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretan eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetan sartzekoetan. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira. Hautapen prozeduretarako deialdia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta zuzendu Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 18ko 133/2026 Ebazpenaren bidez.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
47E/2026 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Komunikazio Zerbitzuko zuzendariak emana, deialdi bat onesten duena laguntzak eman dakizkien lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen Nafarroako titularrei, 2026an haur eta gazteei zuzendutako ikus-entzunezko lanak bikoizteko. DDBN kodea: 913108.
1.7. BESTELAKOAK
1427/2026 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegia onesten duena".
1429/2026 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitara dadila erabaki hau: "Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena".
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERIAIN
Deialdia, bete daitezen Udaltzaingo Zerbitzuko agenteen 2 plaza. Izendapena
FITERO
Oposizioa, administrari laguntzailearen plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
LODOSA
Oposizioa, udaltzain-agenteen bi plaza betetzeko. Izendapena
OTSAGABIA
Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko. Izendapena
IRUÑA
Lekualdatze-lehiaketa bidez erizain lanpostu osagarridun plaza 1 betetzeko deialdia, Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko. Izendapena
Merezimendu-lehiaketa, betetzeko administrari-ofizialen eta administrari-ofizial osagarridunen 14 plaza, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak. Izendapena
Lekualdatze-lehiaketa berezia, zoonosi arduradunaren plaza bat betetzeko
Deialdia, oposizio bidez betetzeko Udaltzaingorako udaltzainaren 13 plaza. Izendapena
SAN ADRIÁN
Oposizioa, udaltzainen bi plaza betetzeko. Izendapena
VIANA
Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren (hilerria) plaza bat. Izendapen-proposamena
BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizioa, administrari-ofizialen plaza bat betetzeko. Izendapena
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen gidarien hiru lanpostu, lan-araubidean. Izendapena
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena
AIEGI
Eraikingintza-ordenantzaren aldaketa, espazio libre pribatuko eraikuntza txikiei, aparkalekuei eta lurzatiak ixteari dagokienez. Behin betiko onespena
AZAGRA
Hiri-jarduketarako plan berezia Tudela kaleko 16 zenbakian. Behin betiko onespena
BERA
Kooperatiban parte hartzea
BIURRUN-OLKOTZ
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 15. lurzatian. Behin betiko onespena
GALAR
Xehetasun-azterketa, Getze Galarko 4. poligonoko 84. lurzatian. Hasierako onespena
IGANTZI
Pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena
LESAKA
Ordenantza, etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena. Behin betiko onespena
Inprimatu
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
bon@navarra.es