2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Xehetasun-azterketa, Getze Galarko 4. poligonoko 84. lurzatian. Hasierako onespena
Galarko Udalak, 2026ko maiatzaren 28ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Getze Galarko 4. poligonoko 84. lurzatiaaren xehetasun-azterketa, Igor Iturralde Salvadorrek sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Getze Galarren, 2026ko ekainaren 22an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2608942