129. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 15. lurzatian. Behin betiko onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2026ko ekainaren 4an egindako osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, higiezin baten erabilera aldatzeko, bizitegiko erabilera izan dezan, Biurrungo 2. poligonoko 15. lurzatian. Miguel Ángel Tellechea Jiménezek sustatu du.

Bigarrena.–Planean aurreikusitako jarduketak gauzatzeko, baldintza izanen da zorrotz betetzea txosten sektorialetako determinazioak eta betebeharrak, hots, izapidetu bitartean emandako txosten sektorialetan ezarritakoak. Txostenak behin betiko onespen honetan txertaturik daudela ulertzen da.

Hirugarrena.–Agiri osoaren ale bat igortzea, behar bezala eginbideturik, lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, hamar egun balioduneko epean, onesten denetik hasita, haren legaltasuna kontrolatzeko eta erregistratzeko, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginari, zehazki, 72.4 eta 79.1 artikuluei.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea behin betiko onestearen erabakia eta hiri-jarduketarako plan bereziaren testu osoa, exekuta dadin eta indarrean sar dadin, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginari, zehazki, 79.1 artikuluari.

Bosgarrena.–Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea.

Biurrun-Olkotzen, 2026ko ekainaren 18an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2608910