129. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Merezimendu-lehiaketa, betetzeko administrari-ofizialen eta administrari-ofizial osagarridunen 14 plaza, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak. Izendapena

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2026ko ekainaren 22an:

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko ekainaren 1ean eginiko bilkuran Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2026ko otsailaren 24an emandako 61/2026 zenbakidun epaiaren berri jaso zuen. Epai horretan ezetsi egiten da Iruñeko Udalak Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiaren aurrean urriaren 6ko 172/2025 zenbakidun epaiaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa. Hala, osorik berresten da María Susana González Sainz andreak Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko apirilaren 22ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa, eta erabakitzen da merezimendu-lehiaketaren prozedura 2024ko otsailaren 7ra atzera eramatea, epai judizialak baliozkotutako behin betiko emaitzen arabera merezimenduen baremazio berria egin dadin, kontuan hartuta ondorioak Consuelo Toni García andreari, Jaione Jiménez Colás andreari, Miren Arantzazu Osinaga Olave andreari eta María Susana González Sainz andreari bakarrik aplikatu behar zaizkiela.

Merezimenduen baremazio berria egin, plaza hutsak hautatu eta eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, egiaztatu da izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela, eta, beraz, bidezkoa da haien izendapena egitea.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Jaione Jiménez Colás, Miren Arantzazu Osinaga Olave eta María Susana González Sainz, eta honako plaza hauek esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:

IZENDATUA

ESLEITUTAKO PLAZA

JIMÉNEZ COLÁS, JAIONE

1-300100-181

OSINAGA OLAVE, ARANTZAZU

1-300100-208

GONZÁLEZ SAINZ, MARÍA SUSANA

1-300100-59

2. Agintzea izendatutako izangaiek 2026ko uztailaren 22an hartu beharko dutela plazaren jabetza.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-fitxan argitaratu dadila.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

Iruñean, 2026ko ekainaren 22an.–Tokiko Gobernu Batzarreko jarduneko idazkaria, Joxe Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L2609140