2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAN ADRIÁN
Oposizioa, udaltzainen bi plaza betetzeko. Izendapena
San Adriángo alkateak, 2026ko ekainaren 29an, kalifikazio epaimahaiaren proposamena ikusi ondoren eta bat etorriz San Adriángo Udalaren zerbitzura jarduteko udaltzain-agenteen 2 plaza oposizio bidez betetzeko deialdiarekin (deialdi hori Alkatetzaren apirilaren 1eko 114/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitara eman zen 2025eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 15ean), San Adriángo Udaleko funtzionario publiko izendatu ditu, Udaltzaingoari atxikirik, honako izangai hauek:
GARCÍA CATALÁN, JUAN IGNACIO
HERNÁNDEZ DE LA FUENTE, RAÚL
Halaber, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren babesean, beste izangai honen izendapena egin du, gainditu duelako Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako oinarrizko ikastaroa, zeinean, udal honek eskatuta, Iruñeko Udalak onartu baitzuen:
PASTOR LÓPEZ, JAVIER
Izangai horiek izendapena jakinarazten zaienetik hamar egun balioduneko epean hartu beharko dute plazaren jabetza, eta zin egin edo hitz eman Nafarroako foru-erregimena errespetatuko dutela, Konstituzioa eta legeak beteko dituztela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituztela.
Izendapenaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio bideari, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Iruñeari dagokion auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, izendapena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat: gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, edo berraztertzeko errekurtsoa, alkatetza honi zuzendua, biak ere hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
San Adriánen, 2026ko ekainaren 29an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2609364