129. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

189E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 15ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Esquisabel Soteras, Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoko burua. Bulego hori Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusikoa da.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du izendapena egin zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Esquisabel Soteras, Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Bulego hori Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusikoa da. Kargu-uzteak 2026ko ekainaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusira, Industria Sustatzeko Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko ekainaren 15ean.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2608690