2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Eraikingintza-ordenantzaren aldaketa, espazio libre pribatuko eraikuntza txikiei, aparkalekuei eta lurzatiak ixteari dagokienez. Behin betiko onespena
Aiegiko Udalak, 2026ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planaren aldaketa xehatu bat, espazio libre pribatuko eraikuntza txikiei, aparkalekuei eta lurzatiak ixteari buruzkoa, Aiegiko Udalak berak sustatua.
Erabaki hau eta aipatutako araudia argitaratzen dira, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aiegin, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Aldatutako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2608732