129. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen gidarien hiru lanpostu, lan-araubidean. Izendapena

Mankomunitateko buruak 2026ko urtarrilaren 16an emandako 2026-0009 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez bete zitezen gidarien hiru lanpostu, bat lan-kontratudun finkoen araubidean, eta beste biak aldizkako langile finkoen araubidean, Mairagako Mankomunitatean jarduteko. Deialdia argitaratu zen 2026ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 5ean.

Buruaren 2026ko maiatzaren 21eko 2026-0061 Ebazpenaren bidez, proposatu zen izangai hauek lanpostu hauetarako izendatzea:

IZANGAIA

LANPOSTUA

1

LLORENTE SUESCUN, SANTIAGO

Gidaria. Plaza kopurua: 1. Lan-kontratudun finkoa. Maila: D

2

MANSOA NIETO, DAVID

Gidaria. Plaza kopurua: 2. Aldizkako lan-kontratudun finkoa. Maila: D

3

DE JESÚS BRAVO, DANIEL

Gidaria. Plaza kopurua: 2. Aldizkako lan-kontratudun finkoa. Maila: D

Izendapen proposamen hori argitaratu zen 2026ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ean, eta izangai proposatuei aditzera eman zitzaien 30 egun naturaleko epea zutela, ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen zen egunetik aurrera, behar diren dokumentuak aurkezteko, frogatzeko betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak, deialdiaren 7.2 oinarriarekin bat etorriz.

Epe horretan, Llorente Suescun, Santiagok eta Mansoa Nieto, Davidek aurkeztu zituzten beharrezko agiriak, izendatuak izateko. De Jesús Bravo, Daniel izangaiak, 2026ko ekainaren 19an, 2026-E-RC-440 erregistro-zenbakia duen agiriaren bidez, uko egin zion lanposturako izendatua izateari.

Deialdiaren 7.4 eta 8. oinarriekin bat, "aurreko 7.3 apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, hutsunea beteko da zerrendan ondotik datorren izangaiarekin (7.1 apartatuan aipatutako zerrenda), eta harekin ere erabiliko da aurreko apartatuetako prozedura bera".

Ez dagoenez oposizio-lehiaketa gainditu duen beste izangairik, proposatutako hirugarren izangaiak uko egin duenez, bidezkoa da deklaratzea lanpostua hutsik gelditu dela.

Horiek horrela, honako hau erabaki du Mairagako Mankomunitateko buruak, 2026ko ekainaren 19ko 2026-0075 ebazpenaren bidez:

Lehenbizikoa.–Gidari izendatzea, D mailakoak, jardun dezaten Mairagako Mankomunitatearen zerbitzura, honako izangai hauek, honako lanpostu hauetarako:

IZANGAIA

LANPOSTUA

1

LLORENTE SUESCUN, SANTIAGO

Gidaria. Plaza kopurua: 1. Lan-kontratudun finkoa. Maila: D

2

MANSOA NIETO, DAVID

Gidaria. Plaza kopurua: 2. Aldizkako lan-kontratudun finkoa. Maila: D

Bigarrena.–Eskainitako lanpostuetako bat hutsik gelditu dela deklaratzea, ez baitago izangairik oposizio-lehiaketa gainditu duenik, uko egindako lanpostua (gidaria) betetzeko. Plaza kopurua: 2. Aldizkako lan-kontratudun finkoa. Maila: D.

Hirugarrena.–Izendapen-proposamena argitaratzea Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu jabetu beharko dute lanpostuaz, izendapena jakinarazten zaienetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badute (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), galdu eginen dituzte Mairagako Mankomunitateko lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak. Hala bada, jarraituko zaio deialdiko 7.4. oinarrian ezarritakoari.

Tafallan, 2026ko ekainaren 22an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2608940