1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2005/2026 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, xedatzen duena bidezkoa dela Begoña Echeverría Berrio andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2943/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako 106 plaza, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 658/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.
Ekainaren 5eko 1921/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.
Oposizio-lehiaketa bukaturik, kalifikazio epaimahaiak izendapen eta kontratazio proposamena aurkeztu zuen, bete beharreko plazetan sartzen ahal ziren izangaien alde, eta haien izendapenak eta kontratazioak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 3360/2024 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 28ko 205/2025 Ebazpenaren bidez, apirilaren 2ko 972/2025 Ebazpenaren bidez, abuztuaren 11ko 2317/2025 Ebazpenaren bidez, otsailaren 16ko 492/2026 Ebazpenaren bidez eta maiatzaren 4ko 1508/2026 Ebazpenaren bidez egin ziren.
Adierazi beharra dago bi plaza ez zirela esleitu plazak aukeratzeko azken egintzan.
Azkeneko izendapenaren edo kontratazioaren ondoren, izangai batek uko egin zion erreferentziako hautapen prozesuari.
Azkenik, sei izangaik uko egin diote hautapen prozesuari, eta bat hautapen prozesutik kanpo geratu da, langile finko bihurtu delako.
Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2026ko ekainaren 5ean kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, non izangaien zerrendan haien atze-atzean agertzen ziren izangaiak sartu baitziren.
Proposatutako izangaietako batek uko egin dio hautapen prozesuari.
Proposatutako beste izangaiak epe barruan aurkeztu du eskatutako dokumentazioa, eta egiaztaturik eskatutako betebeharrak betetzen dituela, bidezkoa da kontratazioa egitea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Begoña Echeverría Berrio andrearen kontratazioa xedatzea, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean aritu dadin Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako lanpostuan, eta plantilla organikoan 4643 zenbakia duen plaza esleitzea. Plaza hori San Jose zentroari atxikita dago, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan, Iruñean du destinoa eta zamak maneiatzeko betebeharra du ezarria.
2. Izangaiak 2026ko uztailaren 20an sinatu beharko du kontratua Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.
Kontratua sinatzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile finko izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko ekainaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2608745