2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Hiri-jarduketarako plan berezia Tudela kaleko 16 zenbakian. Behin betiko onespena
Alkatetzaren 2026ko apirilaren 8ko 159. Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zitzaion hiri-jarduketarako plan berezi bati, Azagrako Tudela kaleko 16. zenbakiko etxebizitzako hirigintza-determinazioak aldatzeko. Gaspar Ezquerro Ezquerrok sustatu du plana.
Erabakia jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2026ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ean, bai eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan ere. Bada, ez denez aurkeztu alegaziorik, Udalak, 2026ko ekainaren 11n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du dokumentua.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Azagran, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2608720