129. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OTSAGABIA

Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko. Izendapena

Otsagabiko Udaleko alkate udalburuak, urriaren 14an emandako 98/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi zituen, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidean. Deialdia 2025eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an.

Hautapen-prozesuko fase guztien behin betiko puntuazioa ezarri da; hau da, lehiaketaldian alegatutako merezimenduak barematu dira eta oposizioaldiko proba teoriko eta praktikoa puntuatu. Bada, bat etorriz kalifikazio-epaimahaiaren izendapen-proposamenarekin, Alkateak, ekainaren 22ko 51/2026 Ebazpenaren bidez, erabaki du David Lacasia Osta zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea, Otsagabiko Udalaren zerbitzura ari dadin, eta lanpostu huts hori adjudikatzea. Hona hemen haren ezaugarriak:

–Lanpostuaren zenbakia: 2.

–Maila: D.

–Araubide juridikoa: funtzionarioa.

–Lanaldia: osoa.

Izendatuak 2026ko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz, deialdiaren 8.3 oinarriari jarraikiz.

Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, galduko ditu Otsagabiko Udaleko enplegatu izateko eskubide guztiak. Kasu horretan, deialdiaren 7.4 deialdian ezarritakoari jarraikiko zaio.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da eta ebazpen hau interesdunei jakinarazten zaie, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten zaie haren aurka honako errekurtso hauetako bat jar daitekeela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen edo argitalpen hau egin eta biharamunetik aurrera. Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen edo argitalpen hau egiten denetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea), bi hilabeteko epean, jakinarazpen edo argitalpen hau egin eta biharamunetik aurrera.

Otsagabian, 2026ko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.

Iragarkiaren kodea: L2608954