129. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

156/2026 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea, zazpi izangairi dagokienez. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak urriaren 27an emandako 286/2023 Ebazpenaren bidez, honako prozedura hauek onetsi ziren: batetik, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan, sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura. Ebazpen hori 2023ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23koan.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 27an emandako 187/2024 Ebazpenaren bidez, arautu egin zen maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan, sartzeko hautapen prozedurari dagokion praktikaldia. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen. 187/2024 Ebazpen hori 2024ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8koan.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 28ko 173/2025 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen 2025-2026 ikasturterako praktikaldia luzatzeko, zazpi izangairi dagokienez.

Deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera, praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Halaber, hautaturiko izangaien zerrendak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora igorriko dira, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario tituluak luza ditzan. Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egin den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira, eta karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 3. artikuluan adierazten denez, emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioak esan nahi du ez dela inolako diskriminaziorik eginen, ez zuzenekorik ez zeharkakorik, sexuagatik, eta, bereziki, amatasunaren ondorioz; era berean, arau beraren 8. artikuluan adierazten denez, emakumeei tratu kaltegarria ematea haurdunaldiarekin edo amatasunarekin zerikusia duen zerbaitegatik sexuagatiko diskriminazio zuzena da. Aurrekoarekin bat etorriz, eta Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak departamentu honi jakinarazitako irizpideari jarraikiz, haurdunaldiaren eta ondorengo erditzearen ondorioz legez ezarritako baimen eta lizentziak eskatzeagatik praktikaldia luzatu zaien izangaien izendapenak 2025eko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Ikusirik espedienteko txostenak eta praktikaldiko kalifikazio batzordearen proposamena, bidezko da "Gai" deklaratzea praktikaldia gainditu duten pertsonak eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Egoki da, era berean, pertsonen zerrenda horiek Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora igortzea, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Horrez gain, praktikaldian "Gai" deklaratzen dira ebazpen honen eranskineko zerrendan ageri diren izangaiak, eta karrerako funtzionario izendatzen dira.

2. Ebazpen honen eranskinean adierazten diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzeak 2025eko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, bat etorriz Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin.

3. Hautaturiko pertsonen zerrendak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora igortzea, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario tituluak luza ditzan.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Ebazpena eta haren eranskina argitaratuta, egintzat jotzen da interesdunei egin beharreko jakinarazpena, kontuan hartuta argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera.

5. Ebazpen honen eta haren eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

6. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura eta Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko ekainaren 18an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

ERANSKINA.–KARRERAKO FUNTZIONARIOEN IZENDAPENA

0597 MAISU-MAISTRAK

LEHEN HEZKUNTZA EUSKARA.

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

REKALDE VILLA, JANIRE

7,7446

HAUR HEZKUNTZA GAZTELANIA.

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

CALVO HERRERO, ESTIBALIZ

8,0881

IREKIA

VEGA AZPILICUETA, DIANA

8,0308

LEHEN HEZKUNTZA GAZTELANIA.

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

BELLOSO OZCARIZ, LEIRE

7,9005

IREKIA

HERNANDEZ ELEGIDO, GEMMA

7,7745

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA GAZTELANIA.

TXANDA

IZENA

PUNTUAZIOA

IREKIA

HONRUBIA MORIN, ANA ISABEL

8,0713

IREKIA

IRAGUI LECUONA, ITZIAR

7,6293

Iragarkiaren kodea: F2608960