129. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1346/2026 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzen da Saioa Sierra Fernández, laborategiko ofizial izateko (kimika, C maila), eta lanpostu bat esleitzen zaio.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2025eko urriaren 30ean emandako 2360/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan laborategiko ofizial izateko lanpostu bat (kimika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 224 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Hautaprobak bukatu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak behin betiko emaitzak argitaratu zituen, eta aditzera eman zizkion Giza Baliabideen Zerbitzuari.

Deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoa betez, Saioa Sierra Fernándezen aldeko izendapen proposamena aurkeztu zuen epaimahai kalifikatzaileak. Izendapen proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen.

Izangaiak deialdiaren 10. oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkezturik, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztaturik.

Aurreko guztia kontuan hartuta eta deialdiaren 11. oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da Saioa Sierra Fernández Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, laborategiko ofizial izateko (kimika, C maila).

Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamenerako txostena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Saioa Sierra Fernández Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatzea, laborategiko ofizial izateko (kimika, C maila), eta 517 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Ikerketari Laguntzeko Unitate Zientifiko-teknikoari atxikia (Arrosadiko campusa, Iruñea).

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak 2026ko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz, salbu eta behar bezala egiaztatutako arrazoiren bat badago.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, interesdunari jakinaraztea eta Kudeatzailetzari helaraztea.

Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2026ko ekainaren 16an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2608799