2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LODOSA
Oposizioa, udaltzain-agenteen bi plaza betetzeko. Izendapena
Lodosako alkateak 2026ko ekainaren 29an emandako 2026-0316 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi da:
Lehenengoa.–Txanda irekian plaza lortu duten bi izangai hauek udaltzain-agente izendatzea: Iñaki Moreno Sánchez (plantilla organikoko 26. plaza) eta Guillermo Fernández Martínez (plantilla organikoko 27. plaza).
Bigarrena.–Izendapena jakinarazi eta, gehienez, hilabeteko epean jabetu beharko dute plazaz.
Alkatearen ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Lodosan, 2026ko ekainaren 29an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2609381