129. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizioa, administrari-ofizialen plaza bat betetzeko. Izendapena

Amaitu da administrari-ofizialen plaza bat jabetzan eta funtzionarioen araubidean betetzeko prozesua, eta, hortaz, publiko egiten da Mankomunitateko buruaren 2026ko ekainaren 18ko ebazpen baten bidez honako hau erabaki dela:

Ainhoa Pórtoles del Puerto izendatzea funtzionario, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean administrari-ofizialen plaza bat jabetzan betetzeko, bat etorriz gauzatutako deialdiarekin.

Buñuelen, 2026ko ekainaren 18an.–Mankomunitateko burua, Inmaculada Concepción Ciriza Marco.

Iragarkiaren kodea: L2608883