129. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 15eko 131/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretan eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetan sartzekoetan. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira. Hautapen prozeduretarako deialdia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta zuzendu Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 18ko 133/2026 Ebazpenaren bidez.

Iragarki honen bidez jakinarazten da eranskinean ageri diren pertsonek gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituztela, bertan adierazten diren kidego, espezialitate eta hizkuntzari dagokienez, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 15eko 131/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduretan eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetan sartzekoetan. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira. Hautapen prozeduretarako deialdia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta zuzendu Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 18ko 133/2026 Ebazpenaren bidez.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.

Iruñean, 2026ko ekainaren 29an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

ERANSKINA.–GORA JOTZEKO ERREKURTSOA JARRI DUTEN PERTSONAK

IZANGAIA

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA(K)

HIZKUNTZA

Ana Carlota de Miguel Amestoy

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa

Kantua

Gaztelaniaz

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa

Ganbera musika

Gaztelaniaz

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoa

Instrumenturako Errepertorioa Pianoarekin

Gaztelaniaz

Pedro Javier Cordero Alonso

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa

Ikus-entzunezko Baliabideak

Gaztelaniaz

F2609390

Iragarkiaren kodea: