2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena
Igantziko Udalak, 2026ko martxoaren 16an egindako osoko bilkura arruntean, hasierako onespena eman zion Udalak pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskalari.
Espedientea jendaurrean egon zen 30 egunez, 2026ko apirilaren 7ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaraturik, bai eta Igantziko Udalaren iragarki-taulan ere, eta epe horretan inork ez du ohar, erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu.
Beraz, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin, behin betiko onetsi da Pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak egunkarietan argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
Hori guztia argitaratzen da.
Igantzin, 2026ko ekainaren 23an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
IGANTZIKO UDALAK PERTSONA FISIKO EDO JURIDIKOEN IRAGARKIAK EGUNKARIETAN ARGITARATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
1. artikulua. Oinarria eta izaera.
Tasa hau ezarri da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 106. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
2. artikulua. Zerga-egitatea.
Tasaren zerga-egitatea da Igantziko Udalak pertsona fisiko edo juridikoen iragarkiak prentsan argitaratzea.
3. artikulua. Subjektu pasiboak.
Tasaren subjektu pasiboak dira Igantziko Udalean espedienteak sustatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta espediente horiek bideratzeko prentsan iragarkiak argitaratu behar badira.
4. artikulua. Sortzapena.
Iragarkiak argitaratzeagatiko tasa sortuko da Udalak argitaratzeko eskaera aurkezten duenean. Argitaratzea gauzatu eta dagokion zenbatekoa zehaztu ondoren eginen da ordainketa.
5. artikulua. Tarifak.
Tasa eskatuko da tarifa hauen arabera:
KONTZEPTUA | EUROAK |
1. Prentsan iragarkiak argitaratzea | Iragarkiaren kostua |
6. artikulua. Likidazioa eta diru-sarrera.
Tasaren ordainketa, izenduna eta bana-banakoa izanen baita argitaratzen den iragarki bakoitzeko, Udalaren banku-kontuan diru-sarrera eginez gauzatuko da Udalak sustatzaileari tasaren likidazioa bidaltzen dionean.
Azken xedapen bakarra.–Ordenantza honek ondorio juridiko osoak izanen ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.
Iragarkiaren kodea: L2609147