2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Lekualdatze-lehiaketa bidez erizain lanpostu osagarridun plaza 1 betetzeko deialdia, Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko. Izendapena
Lekualdatze-lehiaketa bidez plaza betetzeko deialdia ikusita, Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakaritzaren 2025eko urriaren 23ko ebazpenaren bidez onetsia eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 227. zenbakian, azaroaren 13an argitaratua.
Hutsik dauden lanpostuak aukeratzearen emaitza ikusita, 2026ko maiatzaren 22an Iruñeko Udalaren webgunean argitaratua.
Izendapen-ebazpenaren proposamena jasota.
EBATZI DUT:
1.–Cristina Guerra Azcona andrea Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoko funtzionario izendatzea; plantilla organikoko 103. plaza beteko du.
2.–Izangaiak lanpostuaz jabetzeko data 2026ko abuztuaren 11 izango dela zehaztea.
3.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen webgunean argitaratzeko agintzea.
2026ko ekainaren 9an.–Iruñeko Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakaria, Aitziber Campion Gamboa.
Iragarkiaren kodea: L2608968