129. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren (hilerria) plaza bat. Izendapen-proposamena

Alkatetzaren 2026ko martxoaren 9ko 273. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen zerbitzu anitzetako enplegatuaren (hilerria) plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Vianako Udalean aritu dadin (07-06 plaza, plantilla organikoaren arabera). Deialdia argitara eman zen 2026ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26an.

Hautaprobak amaituta, deialdiaren 7. oinarrian adierazitakoarekin bat, kalifikazio epaimahaiak Vianako Udaleko alkateari igorri dio izendapen proposamena, Eduardo Floro Gallegoren alde, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (hilerria) plaza bete dezan.

Iragarki hau argitaratu eta ondoko 10 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Vianako Udalaren bulegoetan.

Vianan, 2026ko ekainaren 19an.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2608934