129. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

152/2026 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako espedientea, hots, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko prozeduraren gainekoa, María del Carmen Martínez Pérez andreari dagokionez, betiere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazak betetzeari begira.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 18an emandako 302/2020 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozedura onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetarako. Ebazpen hori 2020ko 295. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 11ko 139/2025 Ebazpenaren bidez bete zen Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 15eko 1275/2025 Ebazpena. Hala, María del Carmen Martínez Pérez andrea sartu zen kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren arabera gainditutako izangaien zerrenda bakarretan, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduren barnean (zerrendak onetsi ziren Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 163/2022 Ebazpenaren bidez), eta sartu zen, orobat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 194/2022 Ebazpenaren bidez praktiketako funtzionario izendatu diren izangaien zerrendan, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Administrazio Kudeaketako Prozesuak (gaztelaniaz) espezialitatean.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 3an emandako 169/2022 Ebazpenaren bidez, arautzen da Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozedurako praktikaldia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetarako. Hautapen prozedura hori onetsi zen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez. 169/2022 Ebazpena 2022ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26koan.

Deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera, praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Halaber, hautatzen diren izangaien zerrendak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora igorriko dira, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan. Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egin den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira, eta karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.

Ikusirik espedienteko txostenak eta praktikaldiko kalifikazio batzordearen proposamena, bidezko da María del Carmen Martínez Pérez andrea "gai" deklaratzea praktikaldian, praktikaldia gainditu baitu, eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Bidezko da, orobat, izendapen hori Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora igortzea, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionario titulua eman dezan.

Hala, bada, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 2/2026 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan –zehazki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan– sartzeko hautapen prozeduraren espedientea. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Horrez gain, María del Carmen Martínez Pérez andrea "gai" deklaratzen da praktikaldian, eta karrerako funtzionario izendatzen da.

2. María del Carmen Martínez Pérez andrea karrerako funtzionario izendatuko da 2023ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

–Txanda: irekia.

–Kidegoa: Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

–Espezialitatea: Administrazio Kudeaketako Prozesuak, gaztelaniaz.

–Puntuazioa: 6,6845 puntu.

3. María del Carmen Martínez Pérez andrearen hautapena igortzea Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministeriora, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionario titulua eman dezan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hautatze Prozeduren Atalera, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura, baita interesdunari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko ekainaren 17an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2608802