194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
AKATS ZUZENKETA ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuaren II. eranskinari. Foru Dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen da.
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1754/2022 EBAZPENA, 2022ko irailaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoko oinarrizko lanpostuko liburutegiko laguntzaile izateko lanpostu hutsak (B maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.
1755/2022 EBAZPENA, 2022ko irailaren 14koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoko artxibo eta liburutegietako teknikari laguntzaile izateko lanpostu hutsak (C maila, liburutegikoak) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.
1771/2022 EBAZPENA, 2022ko irailaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesu baterako deialdia egiten da ikertzaileen lan kontratazioa egiteko, hitzarmen honi lotutako jarduera zientifiko-teknikoetako kontratu bidez: “Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsa 2020–2023” lana garatzen jarraitzeko hitzarmena, Nafarroako Parlamentuaren eta NUPen artekoa.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honetako oposizioaldiko hirugarren probaren behin betiko emaitzen aurka: deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaile izateko hogei lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, suhiltzaile izateko berrogeita bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren lehenengo probaren behin betiko emaitzen aurka.
EPATZE DEIA 273/2022 prozedura arruntaren barruan, zeina jarri baitzen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 18ko 23E/202 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez partez baietsi zen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Enpresen Administrazioa (gaztelaniaz) espezialitateko oposizioaldiko kalifikazioen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
45/2022 FORU AGINDUA, irailaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Tuterako Lourdes auzoko 15 ataritarako (6. eremua, PIG 50).
196E/2022 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Allingo Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bat, Munartea Explotación Agropecuaria SLk sustatua, Allingo Etxabarriko 9. poligonoko 274. lurzatiaren A azpiarearen eta 324. lurzatiaren azpikategorizazioa aldatzeko (lurzoru urbanizaezina).
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
390/2022 EBAZPENA, irailaren 7koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baitira 2021-2022 ikasturtean goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako programen laguntza osagarriak, eta horiek ordaintzen baitira.
688/2022 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateentzako transferentzien gastua baimendu, nola banatuko den ezarri, eta ordaintzeko betebeharra aitortzen duena, 2022. urtean herrietako osasun kontsultategien eta kontsultategi lagungarrien funtzionamendu gastuak finantzatzeko.
1.7. BESTELAKOAK
14/2022 EBAZPENA, irailaren 14koa, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen gaitasun profesionalaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesten duena. Probak 2022ko abuztuaren 26an egin ziren.
144/2022 EBAZPENA, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Zergen Kontrolerako 2022ko Plana gidatzen duten irizpide orokorrak onesten dituena.
91/2022 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: “Corral del Molino I haize-parkea” izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako proiektua, Corella, Castejón eta Tuterako udal-mugarteetan.
295E/2022 EBAZPENA, irailaren 7koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren zuzendariak emana, Lekunberriko udal mugartean dagoen forjaketa-tailer baten instalazioaren aldaketa funtsezkoa baimentzen duena. Instalazioaren titularra Lekunberri de Corte SL da.
296E/2022 EBAZPENA, irailaren 7koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baita Oibarko udal mugartean oilaskoak gizentzeko dagoen hegazti instalazio baten ingurumen baimen bateratua. Instalazioaren titularra Beriguistáin del Castillo, Klara y M.ª Arantzazu da.
Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa. Erantzukizun mugatuko Actiture dos mil ENSaren inskripzioa, 759 NA.
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Galarren goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateari buruzkoa eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeari buruzkoa. SAT11401 espedientea.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALTSASU
Akats zuzenketa, Musika eta Dantza Eskolako Patronatuaren 2022rako lan publikoaren eskaintzan
ARAITZ
Deialdia, euskara ezagutza betekizun izanen duen zerbitzu anitzetako lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproba bidez osatzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
BURLATA
Akats zuzenketa, honako deialdi honetan:
deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko Gizarte Zerbitzuetako Alorreko buruaren lanpostua
Deialdi murriztua, mailaz igotzeko lehiaketa bidez bete dadin Gizarte Zerbitzuen Alorreko administrazioko arduradunaren lanpostu bat. Onartutakoen behin betiko zerrenda eta lehenbiziko proba egiteko eguna
MARTZILLA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko obra eta zerbitzuetako peoiaren lanpostu bat, koordinatzaile eginkizunak dituena.
Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko Udaltzaingoko Agente leheneko 9 lanpostu betetzeko kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez. Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2022ko irailaren 1ean emandako ebazpena aldatzea
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, atezainaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko
TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA
Deialdia, elektromekanikako ofizialaren lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Euskarazko ikasleentzako dirulaguntzak.
Laburpena. 2021-2022 ikasturtea
ANUE
Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena
ARANGUREN
Xehetasun-azterketa, Taxoareko 3. poligonoko 116. lurzatian. Hasierako onespena
ARANTZA
Deialdia, 2022. urtean Bortzirietako igerilekuetako bonoak ordaintzeko dirulaguntza emateko. Laburpena
AZAGRA
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
BARAÑAIN
Deialdia, 2022an berdintasunaren arloan jarduerak egiten dituzten erakundeei eta elkarteei dirulaguntzak emateko,
norgehiagoka-erregimenean. Laburpena
Deialdia, dirulaguntzak emateko ikastetxeetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egin daitezen 2022/2023 ikasturtean. Laburpena
Deialdia, dirulaguntzak emateko Barañaingo ikastetxeetako guraso elkarteek jarduerak egin ditzaten, 2022/2023 ikasturtean. Laburpena
BURLATA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 224. eta 225. lurzatietan. Hasierako onespena
OLTZA ZENDEA
Bide publikoa zenbakitzea. Hasierako onespena
DEIKAZTELU
Ordenantza fiskala, arautzen duena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga. Hasierako onespena
Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena
EULATE
Aldaketa, Aparkatzea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena
UHARTE
Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat. Hasierako onespena
IBEROKO KONTZEJUA
Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena
Ordenantza, jabari publikoko ondasunak eta ondare-ondasunak arautzen dituena. Hasierako onespena
IZABA
Udal ordenantza, arautzen duena lurzoru publikoan terrazak ezarri eta erabiltzea ostalaritzako lokaletarako.
Jendaurreko beste epe bat
MÉLIDA
Ondasun higiezin baten besterengarritasun-deklarazioa
eta NASUVINSAri lagatzea
NOAIN (ELORTZIBAR)
Xehetasun-azterketa 7. poligonoko 157. lurzatian (1. eremua), Zabalegiko Santa Maria kaleko 12an. Hasierako onespena
OTSAGABIA
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 138. lurzatian.
Hasierako onespena
Arau Subsidiarioen aldaketa, 2. poligonoko 558. lurzatian. Hasierako onespena
OLAZTI
Aldaketa, Tasa eta prezioak arautzen dituen ordenantzan, zerbitzu publikoak emateko eta hainbat jarduera egiteko: aisialdiko ikastaroak, Udan Euskaraz, Musika Eskola, elurra kentzeko zerbitzua eta aurri egoeran deklaratutako eraikin eta instalazioen eraiste lanak, Udalak egiten dituenak, ludoteka zerbitzua eta kultur etxean egiten diren emanaldiak. Hasierako onespena
ORKOIEN
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 849. lurzatian. Hasierako onespena
OTEITZA
Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen euskara ikasteko eta musika prestakuntzarako, 2022. urtean. Laburpena
GARES
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 261. lurzatian. Hasierako onespena
TAFALLA
Deialdia, gizarte-larrialdiko laguntzak emateko 2022an, Eguberrietako jostailuen kanpainarako. Laburpena
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Balorazio txostenaren proiektua.
Jendaurrean jartzea
UNTZUE
Dirulaguntzen ordenantza orokorra.
Hasierako onespena
UZTARROZE
Udal ordenantza, arautzen duena lurzoru publikoan terrazak ezarri eta erabiltzea ostalaritzako lokaletarako
EGUESIBAR
Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, dirulaguntzak emateko eskola-garraiorako eta ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteek jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko (2022/2023 ikasturtea). Laburpena
3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-S-560
6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
ABLITAS
Bajas de oficio en el padrón municipal de habitantes
ALTSASU
Ur hornidurako zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea, 2022ko bigarren lauhilekoa
GARÍNOAIN
Calendario de recaudación para 2023
NOÁIN (VALLE DE ELORZ)
Periodo de pago voluntario del impuesto actividades económicas 2022