194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Akats zuzenketa, honako deialdi honetan:
deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko Gizarte Zerbitzuetako Alorreko buruaren lanpostua

Burlatako Udaleko alkateak 1015 Ebazpena eman du irailaren 14an. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik José Manuel Otano Villanuevak aurkeztutako eskabidea, Erregistroan 7680 sarrera-zenbakia duena, eta akatsa atzemanik deialdiaren 7. oinarrian (deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko Gizarte Zerbitzuetako Alorreko buruaren lanpostua; Alkatetzaren 2022ko uztailaren 13ko 784/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitaratu zen aurtengo 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28koan), bidezkoa da hura zuzentzea, oinarri harturik urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikulua (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Artikulu horren arabera, administrazio publikoek noiznahi zuzendu ditzakete beren egintzetako oker materialak.

Egin beharreko zuzenketak:

1) 7. oinarria: b) apartatua aldatzea; honela geldituko da:

“b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta euskara: 25 puntu gehienez.

b.1) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (20 puntu gehienez).

Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak alegatutako eta frogatutako merezimenduak (aurreko bi atalekin loturik), bai eta euskararen ezagutzari dagokion puntuazioa ere.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio altuagorik eman apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

b.2) Euskara: 5 puntu gehienez ere.

Euskararen ezagutza baloratzeko, ziurtagiri ofiziala aurkezten ahal da, edo borondatezko proba ez-baztertzailea egin. Gehienez ere 5 puntu jasoko dira (merezimendu-lehiaketako guztizko puntuazioaren %5), eta puntuazio hori eskuratuko dute ahozko eta idatzizko C1 maila frogatzen dutenek. Maila apalagoak proportzionalki baloratuko dira (B2, 4 puntu; B1, 3 puntu; A2, 2 puntu; eta A1, puntu bat). Euskarako proba egin nahi edo titulazioa aurkeztu nahi duten izangaiek hala azaldu beharko dute eskabidean. Eskabidean titulazioa aurkezteko aukera markatzen bada, titulazioaren jatorrizkoa edo kopia konpultsatua erantsiko da harekin batera. Izangaiak eskabidean hautatuko du titulazioa aurkezteko aukera edo proba egiteko eskaera, baina ezin ditu bi aukerak hautatu.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduez”.

2) II. eranskina: b) 7. apartatua aldatzea; honela geldituko da:

“Puntuazioa, euskara jakiteagatik: titulu ofizialak besterik ez dira onartuko; 5 puntu gehienez, C1 maila frogatzen denean. Gainerako mailetan, proportzioan. Izangaiei aukera ematen zaie maila-proba egiteko; horretarako, eskabidean eskatu beharko dute”.

Ikusirik zuzendu beharreko akatsa, bidezkoa da epe berri bat irekitzea, 15 egun naturalekoa, deialdian parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkez dezaten. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 1ean, Alkatetzaren 920/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen deialdian onartutakoen behin betiko zerrenda (deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko Burlatako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Alorreko buruaren lanpostua) eta erabaki baitzen zer egunetan aurkeztu behar zen lehiaketako burutzarako lan-memoria: aurtengo urriaren 21ean. Alkatetzaren 920/2022 Ebazpenaren betearazpena eten egiten da, harik eta eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea bukatzen den arte. Ez baldin bada eskabide gehiago aurkezten, bukatu eginen da Alkatetzaren 920/2022 Ebazpenaren betearazpenaren etenaldia.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT

1. Deialdiaren oinarrietan atzemandako akatsak zuzentzea, azalpen zatian adierazitakoaren arabera.

2. Alkatetzaren 920/2022 Ebazpenaren betearazpena etetea, azalpen zatian adierazi bezala.

3. Ebazpen hau jakinaraztea José Manuel Otano Villanuevari eta epaimahaikideei, eta agintzea argitara dadila Udalaren ediktu-taulan eta udal web-orriko egoitza elektronikoan.

4. Interesdunei jakinaraztea honako hauek aurkez daitezkeela ebazpenaren aurka:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Burlatako Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2212654