194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdi murriztua, mailaz igotzeko lehiaketa bidez bete dadin Gizarte Zerbitzuen Alorreko administrazioko arduradunaren lanpostu bat. Onartutakoen behin betiko zerrenda eta lehenbiziko proba egiteko eguna

Burlatako Udaleko alkateak, 2022ko irailaren 14an, 1014/2022 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

2022ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 18koan, honako deialdi honen oinarriak argitaratu ziren: deialdi murriztua, mailaz igotzeko lehiaketa bidez bete dadin Gizarte Zerbitzuen Alorreko administrazioko arduradunaren lanpostu bat, Burlatako Udalerako.

Baldintza horien 6. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du alkatetzak, eta aginduko du zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. 6. oinarrian, honako hau eransten da: “Izangai bazterturik ez bada, onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko”.

Honen bidez, kalifikazio epaimahaia eratzen da, deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoarekin bat; hona hemen:

–Epaimahaiburua: Ana María Góngora Uzaiz, Burlatako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: María Luz Moraza Busto, Burlatako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorreko zinegotzia.

–Lehen epaimahaikidea: Burlatako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloko burua.

Ordezkoa: ordezten duena.

–Bigarren epaimahaikidea: langileen ordezkari bat.

Ordezkoa: langileen ordezkari bat.

–Epaimahaikide-idazkaria: Silvia Gonzalo Etxarri, Burlatako Udaleko idazkaria, edo haren ordezkoa, hitzarekin baina botorik gabe.

Epaimahaiak Giza Baliabideetako teknikaria izendatzen du, epaimahaiaren aholkulari jardun dezan proba guztietan, hitzarekin baina botorik gabe.

Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. Deialdiko 8.3.2 oinarriarekin bat, proba praktikoan, izangaiek proba praktiko bat egin beharko dute, deialdiko lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruz. Proba honetan 25 puntu emanen dira gehienez, eta baztertu eginen dira gutxienez 12,50 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT

1. Zuzenean onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda, ez baitago izangai bazterturik deialdian: deialdia, mailaz igotzeko lehiaketa bidez bete dadin Gizarte Zerbitzuen Alorreko administrazioko arduradunaren lanpostu bat. (C maila, 6.26 zenbakia duena plantilla organikoan):

Zk.

DEITURAK ETA IZENA

1

Ventura Basterrica, Victoria

2. Erabakitzea 2022ko urriaren 6an, 9:00etan, ostegunarekin, eginen dela deialdiaren 8.3.2 oinarrian jasotako proba praktikoa, Gizarte Zerbitzuen egoitzan (Landazabal 5, 1. solairua, Burlata). Proba egiteko, eraman beharko da NANa eta boligrafo urdina edo beltza.

3. Ebazpen hau jakinaraztea epaimahaikideei, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktu-taulan eta udal web-orriko egoitza elektronikoan.

4. Interesdunei jakinaraztea hauek aurkez daitezkeela ebazpenaren aurka:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Burlatako Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2212661