194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 849. lurzatian. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2022ko irailaren 2an egin gobernu batzarrean, hasiera batez onetsi du xehetasun-azterketa bat Orkoiengo 1. poligonoko 849. lurzatirako (Comarca I industrialdea), Valco Melton SLUk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Orkoienen, 2022ko irailaren 14an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2212424