194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2022ko irailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen izapideak hastea honako ordenantza hau prestatu eta onartzeko: Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa, gasa, hidrokarburoa eta uraren goi hornidura garraiatzeko instalazioentzat. 1326/2022 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Egoki iritzitako kexa edo alegazioak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko ohiko orduetan betiere. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, isibildez behin betiko onetsiko da.

Uharten, 2022ko irailaren 14an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2212379