194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Ondasun higiezin baten besterengarritasun-deklarazioa
eta NASUVINSAri lagatzea

Melidako Udalak, 2022ko irailaren 15ean egindako osoko bilkuran, honako hau onetsi zuen:

Lehenbizikoa.–Eskatzaileari, NASUVINSAri, doan lagatzea, bi entitateek sinatutako hitzarmena betez, honako ondasun higiezin hau:

Katastroko erreferentzia

Melidako 2. poligonoa, 567, 568, 573, 574, 575, 576, 579 (zati bat) 580 (zati bat), 583 (zati bat) eta bideen zati bat; muga egiten du, iparraldean, jatorrizko finkatik aurretik banandutako puska batekin (puska hori bat dator, guztiz edo partez, katastroko 566., 572., eta 579. lurzatiekin eta bideekin), hegoaldean eta mendebaldean, jatorrizko finkaren gainerakoarekin, eta, ekialdean, Melidako herrigunearekin

Kokalekua

Melidako industrialdea

Mota

Urbanizagarria

Azalera

22.081,13 m²

Koefizientea

%100

Erabilera

Industriakoa

Bigarrena.–Deklaratzea besterengarria dela eta doan lagatzen dela Udalaren jabetzakoa den ondare-lurra, 22.081,13 metro koadrokoa, bat datorrena Melidako 2. poligonoko katastro-lurzati hauekin: 567, 568, 573, 574, 575, 576, 579 (zati bat) 580 (zati bat), 583 (zati bat) eta bideen zati bat. Hori dena, jarduera ekonomikoen tokiko industrialdea handitzeko, eta, gero, ondoriozko lurzatiak besterentzeko. Interes sozialeko helburua da, eta, horri esker, lagunduko da laneko interesak asetzen eta udalerrian industriarako lurzorua izaten.

Hirugarrena.–Lagatzeko baldintza izanen da bete dadila lankidetza-hitzarmenean ezarritakoa, hots, bete dadila 2022ko abenduaren 28an Melidako Udalaren eta Nafarroako Industria Lurzorua SAren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena.

Laugarrena.–Soto Bajoko bazkalekutik 22.081,13 metro koadroko azalera banantzea. Finka hori Udal honen jabetzakoa da, eta Tuterako Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 179. liburukia, 92. folioa, 205. finka.

Bosgarrena.–Alkatea ahalduntzea notarioaren aurrean ager dadin eta eskriturak egilets ditzan.

Seigarrena.–Lagatzearen baldintza da espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Halaber, espedientea interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitzan.

Melidan, 2022ko irailaren 17an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2212533