194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Ur hornidurako zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea, 2022ko bigarren lauhilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2022ko azaroaren 11n bukatuko dela epea, ur hornidurako zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko, epez epe kobratzen baitira, 2022ko bigarren lauhilekoari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2022ko urriaren 12an iragango dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2212879