194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA 273/2022 prozedura arruntaren barruan, zeina jarri baitzen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 18ko 23E/202 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez partez baietsi zen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Enpresen Administrazioa (gaztelaniaz) espezialitateko oposizioaldiko kalifikazioen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio baten bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidali behar da 273/2022 prozedura arruntari dagokion administrazio espedientea. Prozedura hori Raquel Asín Sánchez andreak abiatu zuen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 18ko 23E/2022 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez partez baietsi baitzen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Enpresen Administrazioa (gaztelaniaz) espezialitateko oposizioaldiko kalifikazioen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, hori guztia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozeduraren barruan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, espezialitate honetan interesdun diren guztiak epatzen dira: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Enpresen Administrazioa espezialitatea (gaztelaniaz).

Interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara jo dezakete, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2022ko irailaren 22an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2212793