194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBEROKO KONTZEJUA

Ordenantza, jabari publikoko ondasunak eta ondare-ondasunak arautzen dituena. Hasierako onespena

Iberoko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko abuztuaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Jabari publikoko ondasunak eta ondare-ondasunak arautzen dituen ordenantza.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Iberon, 2022ko irailaren 14an.–Kontzejuko burua, Miguel Antonio Ascunce Díez de Ulzurrun.

Iragarkiaren kodea: L2212381