194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen euskara ikasteko eta musika prestakuntzarako, 2022. urtean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 649001.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/649001).

Lehena.–Onuradunak.

2021-2022 ikasturtean Oteitzan emandako euskarako edo musikako ikastaro batean matrikulatu ziren pertsona fisikoak.

Bigarrena.–Xedea.

Alde batetik euskara ikastea, eta, bestetik, musikako prestakuntza jasotzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Udalak osoko bilkuran onetsiak. Eskuragarri daude udal bulegoetan eta Oteitzako Udalaren web-orri ofizialean.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdiko gehieneko kopurua, guztira, 4.000 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hamar egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oteitzan, 2022ko irailaren 16an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2212544