194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bai eta egoitza elektronikoan ere (https://azagra.sedelectronica.es/transparency/eedbcfd7-6b4c-4dad-98f4-1184d2f52ed5/), aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien alegazioak, kexak nahiz oharrak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Azagran, 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2212660