194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 138. lurzatian.
Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2022ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, José Miguel Pérez Fracesek aurkeztua, helburu duena Otsagabiko Labaria auzoko 3an kokatutako eraikinaren lerrokadura berriak ezartzea, kontuan hartuz jasogailu baten kokapena “etxekarte” edo belenean, 2. poligonoko 136. eta 138. lurzatien artean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez xedatua betetzeko.

Otsagabian, 2022ko irailaren 14an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2212418