194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Bide publikoa zenbakitzea. Hasierako onespena

Alkatetzaren irailaren 20ko 443/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da udalerri honetako kale-tarteak zenbakitzea, honela:

Lizasoian. Legarrako Ama Birjinaren Pasealekua.

–8. poligonoko 129. lurzatia: Legarrako Ama Birjinaren Pasealekua, 2.

–8. poligonoko 128. lurzatia: Legarrako Ama Birjinaren Pasealekua, 4.

–8. poligonoko 127. lurzatia: Legarrako Ama Birjinaren Pasealekua, 6.

Hori guztia, bat etorriz Idazkariordetzaren 2020ko apirilaren 29ko Ebazpenarekin, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatistikako Institutu Nazionaleko buruak eta Autonomia Erkidegoekiko eta Toki Erakundeekiko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiak emandako 2020eko otsailaren 17ko Ebazpena.

Zenbakitzeko espedientea izanik, jendaurreko informaziorako epe bat irekitzen da, 20 egunekoa, nahiz eta ezagutzen diren interesdunei jakinaraziko zaien, aipatu epean espedientea azter dezaten, egin ditzaten oharrak eta alegazioak, eta aurkez ditzaten egokitzat jotako justifikazioak eta agiriak; hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Aurkeztutako erreklamazioen gaineko txostena egin, eta onetsiko dira.

Oltza zendean, 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2212724