194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Anueko Udalak, 2022ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Anueko Udalaren ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2022ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betikoz indargabetzen da. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Anuen, 2022ko irailaren 12an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2212241