194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuaren II. eranskinari. Foru Dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen da.

Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2022ko irailaren 21ekoa, zuzentzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzeko ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuaren II. eranskinean atzemandako akatsa.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak martxoaren 29ko 217/2022 Errege Dekretuaren bidez ezarri zituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren antolamendua eta gutxieneko irakaskuntzak.

Nafarroako Gobernuak, bere eginik lege organikoak esleitzen dion erantzukizuna, Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezarri zuen ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuaren bidez.

Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuaren II. eranskinean akats bat atzeman da, zehazki Prestakuntza eta Orientazio Pertsonal eta Profesionala ikasgaian; izan ere, ez dira aipatzen ez 5. konpetentzia espezifikoaren deskribapena, ez ikasleen irteera-profilarekiko lotura.

Ondorioz, eta aipatu akatsa atzemanda, bidezkoa da hori zuzentzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU

1. Zuzentzea Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen ekainaren 29ko 71/2022 Foru Dekretuaren II. eranskinean atzemandako akatsa, Prestakuntza eta Orientazio Pertsonal eta Profesionala ikasgaiaren 5. konpetentzia espezifikoan.

Honako hau dioen tokian:

5. konpetentzia espezifikoa

Inguruneak eskaintzen dituen aukera akademikoak eta profesionalak esploratzea, premia eta interes pertsonalak eta bokaziozkoak aurkituz eta lehenetsiz, eta ekimen eta gainditze espiritua garatuz, bai eta erabakiak hartzeko beharrezkoak diren abileziak ere, proiektu pertsonal, akademiko eta profesional propio bat gauzatzeko eta enpleguaren bilaketa aktiborako plan baten diseinura lehen hurbilketa bat egiteko.

5.1. Norberaren proiektu pertsonala, akademikoa eta profesionala prestatzea eta enplegua aktiboki bilatzeko prozesura hurbiltzea, premiei lehentasuna emanez eta interes pertsonalak eta bokaziozkoak aurkituz ingurune presentzialak eta birtualak eskaintzen dituen aukera akademiko eta profesionaletan miatuz, eta erabakiak hartzeko prozesuan beharrezkoak diren abileziak garatuz.

5.2. Ingurune hurbila miatzea, eskaintzen dituen aukera akademikoak eta profesionalak identifikatuz, norberaren dohain eta interesetara hobekien egokitzen direnak baloratuz eta ekimen eta gainditze espiritua indartuz.

Honako hau behar du:

5. konpetentzia espezifikoaren deskribapena.

Konplexutasun sozial eta ekonomikoaren ondorioz eta eskura dauden aukera profesionalak eta prestakuntzakoak anitzak izanik, beharrezkoa da ikasleek beren abilezia pertsonalak –digitalak barne– gara ditzaten sustatzea, eta erabaki egokiak hartzen lagunduko dieten jarrerak ere sustatzea, koherenteak izanen direnak beren interes, itxaropen, kezka eta beharrekin, bizitzaren une bakoitzean eta inguru aldakorretan. Kezka pertsonalak eta bokaziozkoak aztertu eta ebaluatu behar dituzte, indarguneak zein diren ikusi eta bereizgarritzat eta ezaugarri baliotsutzat hartu, eta ahuleziak ere identifikatu, nork bere mugak gainditzeko jarrera proaktiboaz bilatzeko norberaren jardun pertsonala, soziala, akademikoa eta profesionalaren maila hobetzeko behar diren baliabideak eta laguntza.

Bestetik, norberaren prestakuntza ibilbidea eta ibilbide profesionala errealismoz antolatzeko, modu ordenatuan aztertu behar dira ingurune presentzialak zein birtualak eskaintzen dituzten aukera akademikoak, prestakuntzakoak eta lan arlokoak, etorkizunean norberaren ibilbidea zuzen orientatzeko. Azken urteotan hezkuntza eskaintza areagotu izanak berekin dakar ikasleek informazioa hautatu eta erabakiak hartu behar izatea, prestakuntzari begira, bizitzan zehar ikasten segitzeko eta beren ibilbide profesionala modu gogobetegarrian bideratzeko. Beharrezkoa da gizarte trebetasunak, moldatzeko trebetasunak eta plangintza zein kudeaketa trebetasunak eskuratzea, eta ekimen eta lorpen jarrerak erakustea bizitzaren arlo ezberdinetan agertuko diren erronka berriei aurre egiteko.

Ikasleen irteera-profilarekiko lotura.

Konpetentzia espezifiko hori irteera-profileko deskriptore hauekin lotzen da: KD1, KD3, KPSII4, KPSII5, EK1, EK2, EK3.

Ebaluazio irizpideak.

5.1. Norberaren proiektu pertsonala, akademikoa eta profesionala prestatzea eta enplegua aktiboki bilatzeko prozesura hurbiltzea, premiei lehentasuna emanez eta interes pertsonalak eta bokaziozkoak aurkituz ingurune presentzialak eta birtualak eskaintzen dituen aukera akademiko eta profesionaletan miatuz, eta erabakiak hartzeko prozesuan beharrezkoak diren abileziak garatuz.

5.2. Ingurune hurbila miatzea, eskaintzen dituen aukera akademikoak eta profesionalak identifikatuz, norberaren dohain eta interesetara hobekien egokitzen direnak baloratuz eta ekimen eta gainditze espiritua indartuz.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Erabaki hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusira eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.

Iruñean, 2022ko irailaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2212730