2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 224. eta 225. lurzatietan. Hasierako onespena
Burlatako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko irailaren 13an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, gehieneko lerrokadurak aldatzeko Burlatako 1. poligonoko katastroko 224. eta 225. lurzatietan. Promociones Turísticas Santa Ágeda SLk sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Burlatan, 2022ko irailaren 19an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.
Iragarkiaren kodea: L2212559