194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa, Tasa eta prezioak arautzen dituen ordenantzan, zerbitzu publikoak emateko eta hainbat jarduera egiteko: aisialdiko ikastaroak, Udan Euskaraz, Musika Eskola, elurra kentzeko zerbitzua eta aurri egoeran deklaratutako eraikin eta instalazioen eraiste lanak, Udalak egiten dituenak, ludoteka zerbitzua eta kultur etxean egiten diren emanaldiak. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2022ko irailaren 15ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza honen aldaketa: Ordenantza, Zerbitzu publikoak eta hainbat jarduera egiteko tasak eta prezio publikoak arautzen dituena, honako arlo hauetan: aisialdiko ikastaroak, Udan euskaraz, Musika Eskola, elurra kentzeko zerbitzua eta aurri egoeran deklaratutako eraikin eta instalazioak eraisteko Olaztiko Udalak egindako lanak, ludoteka zerbitzua eta kultur etxean egiten diren emanaldiak.

Ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.

Olaztin, 2022ko irailaren 16an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2212536