194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa 7. poligonoko 157. lurzatian (1. eremua), Zabalegiko Santa Maria kaleko 12an. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburu Sebastián Marco Zaratieguik, 2022ko irailaren 16ko 2022-1145 zenbakidun Ebazpenaren bitartez, honako hau ebatzi zuen:

1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat 7. poligonoko 157. lurzatian (1. eremua), Santa Maria kaleko 12an, Zabalegin. José Antonio Campo Alonsok sustatu du.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau argitaratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraituz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

3. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Nolanahi ere, gogoan izan behar da ezin izanen dela behin betiko onetsi harik eta agiria 253/2019 Foru Dekretuan adierazitako formatura egokitu arte.

4. Hasierako onespena jakinaraztea José Antonio Campo Alonsori eta jabe mugakideei, hots, 7. eta 158. lurzatietakoei, baita Zabalegiko Kontzejuari ere.

Noain Elortzibarren, 2022ko irailaren 19an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2212723