194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Taxoareko 3. poligonoko 116. lurzatian. Hasierako onespena

Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko irailaren 15ean eginiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Taxoareko katastroko 3. poligonoko 116. lurzatian. Gestión Inmobiliaria de Sámano SLk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2022ko irailaren 15ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2212532