194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko obra eta zerbitzuetako peoiaren lanpostu bat, koordinatzaile eginkizunak dituena.
Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzak 2022ko abuztuaren 4an eman 781/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko obra eta zerbitzuetako peoiaren lanpostu bat, koordinatzaile eginkizunak dituena. Deialdi hori 2022ko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 31n.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi behar da Alkatetzaren irailaren 19ko 849/2022 Ebazpenaren bidez, eta honela idatzita geratu da:

Ikusi da Alkatetzaren 2022ko abuztuaren 4ko 781 Ebazpena, hautaproben deialdia egiten duena Martzillako Udalean koordinatzaile eginkizunak dituen obra eta zerbitzuetako peoiaren lanpostu bat kontratatzeko.

Bukatu da eskabideak aurkezteko epea.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT

Lehenbizikoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onestea:

–Izangai onartuen zerrenda:

• 16594903N

• 72705835Y

• 52447052Z

• 72688473D

• 44626645K

• 79487396V

• 44616395Y

• 54477267L

• 16593733S

• 72678937H

–Baztertuak:

• 29147077M (1)

• X6490023K (1), (3), (4)

–Baztertzeko arrazoiak:

(1) Sinatutako eskabidea falta da, deialdiaren I. eranskinaren arabera.

(2) Gidabaimenaren fotokopia falta da.

(3) Titulazioari dagokionez eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa falta da.

(4) Deialdiaren 2. oinarriko a) letran zehazten den hautagaiaren nazionalitateari buruzko baldintza betetzea.

Bigarrena.–Ondoren zerrendatzen diren interesdunei ohartaraztea aurkeztutako merezimenduak ezin direla baloratu, ez baitago egiaztatuta dagokion entitate publikoak kontratatuak egon ziren aldian beren kargura inor izan zutenik beren eginkizunak betetzean. Beraz, onartuta egon arren, akats hori jarraian aipatzen den epean zuzentzeko eskatzen zaie:

• 44626645K

• 54477267L

• 72678937H

Hirugarrena.–Jarraian zerrendatzen diren interesdunei ohartaraztea merezimenduak ezin direla behar bezala baloratu, aurkeztutako dokumentazioan ez baita zehatz-mehatz egiaztatu dagokion entitate publikoak kontratatuta egon ziren aldi zehatza. Hori dela eta, akats hori jarraian aipatzen den epean zuzentzeko eskatzen zaie:

• 16593733S

Laugarrena.–Argitaratzea onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honen [http://marcilla.sedelectronica.es] egoitza elektronikoan eta, hala badagokio, iragarki-taulan hedapen handiagoa izan dezan.

Bosgarrena.–Baztertutako izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, erreklamazioak aurkezteko edo kanporatzea eragin duten akatsak zuzentzeko.

Martzillan, 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2212655