194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-S-560

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Azketatik datozen hondakin uren isurketarako eta saneamendu lanetarako baimena.

Ur-ibilgua: Ega ibaia, Del Relleno erreka.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Iguzkitza (Nafarroa).

Herriko hondakin-urak, 4.500 m³/urteko bolumena dutenak, 100 biztanle baliokiderentzat diseinatutako imhoff tanga baten bidez tratatuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko abuztuaren 9an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2212247