194. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAITZ

Deialdia, euskara ezagutza betekizun izanen duen zerbitzu anitzetako lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproba bidez osatzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2022ko irailaren 19an Araizko Udaleko alkateak, Jose Manuel Zubillaga Muguerzak, 2022/42 Ebazpena eman zuen:

Araizko Udalak 2022ko ekainaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (2022ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 2koa), izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia onetsi zen, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan (D mailarekin/taldearekin parekatua) aldi baterako kontratuarekin aritzeko, sortzen diren beharrei erantzuteko.

Araizko Udalak 2022ko abuztuaren 18an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (2022ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 30ekoa) oinarrien aldaketak eta zuzenketak egin ziren.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta argitaratzen da.

Hamar egun baliodunekoa da alegazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko epea, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

–Zerrenda onartuak:

ALMIRANTEARENA, LEGAZ, JAVIER

GARCIA, ETXETXIPIA, MIKEL

GARMENDIA, IRIARTE, ARKAITZ

GOROSTIDI, MÚGICA, URKO

HUARTE, ESTANGA, JOSE MARIA

LEGARRA, BEUNZA, ENEKO

MITXELENA, SAN SEBASTIAN, ANGEL

POO, AZCONA, ASIER

SARASA, TOLOSA, XABIER

ZUBELDIA, ZABALA, ARATZ

–Zerrenda Baztertuak:

GOÑI, ARAMENDIA, MIREN

Arrazoia: honako dokumentazio hau ez aurkezteagatik:

a) Nortasun Agiriaren fotokopia konpultsatua (konpultsatzea falta da).

b) Benetako kopia edo eskatutako titulazioaren edo hori jasotzeko ordainketaren ziurtagiriaren konpultsatutako fotokopia (konpultsatzea falta da).

c) Funtzio publikoak betetzeko ezgaituta edo etenda ez egotearen eta administrazio publiko batetik bananduta ez egotearen zinpeko aitorpena.

d) B gidabaimenaren fotokopia konpultsatua (konpultsatzea falta da).

HUIZI, GOIKOETXEA, GARIKOITZ

Arrazoia: honako dokumentazio hau ez aurkezteagatik:

a) Benetako kopia edo eskatutako titulazioaren edo hori jasotzeko ordainketaren ziurtagiriaren konpultsatutako fotokopia (konpultsatzea falta da).

SATRUSTEGUI, GOROSTEGUI, IÑAKI

Arrazoia: honako dokumentazio hau ez aurkezteagatik:

a) Nortasun Agiriaren fotokopia konpultsatua (konpultsatzea falta da).

b) Benetako kopia edo eskatutako titulazioaren edo hori jasotzeko ordainketaren ziurtagiriaren konpultsatutako fotokopia (konpultsatzea falta da).

c) B gidabaimenaren fotokopia konpultsatua (konpultsatzea falta da).

Araitzen, 2022ko irailaren 19an.–Alkatea, José Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2212733