19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

1/2022 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren egitura organikoa ezartzen duena, bulegoen mailan.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko prozedura ebazten duena. Prozeduraren deialdia apirilaren 30eko 96/2021 Ebazpenaren bidez egin zen.

68/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2022ko urtarrilaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (13. zk.) argitaratutako deialdietan hauteman diren akatsak. Deialdi haiek hautaproben bitartez bi izangai-zerrenda egiteko ziren, Informatika Zerbitzuko ofizial tekniko izateko lanpostua betetzeko (C maila), bata aldi baterako kontratazioak egiteko, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezien egoeran, betiere Nafarroako Unibertsitate Publikoan sortzen diren beharrak betetzearren.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko lanpostuak betetzeko deialdiaren proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzen aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 20ko 266/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesa duten pertsonak epatzea. Ebazpen horren bidez onartu egiten dira zerrenda espezifikoak irekitzeko eta espezialitate eta hizkuntza jakin batzuetan aldi baterako kontratatzeko prozeduretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle lanpostuak betetzeko, aldi baterako kontratazioen bidez.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialisten 27 lanpostu betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2/2022 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez eguneratzen baitira Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuan ezarritako zenbateko eta portzentajeak, birgaitze babestuko jarduketak sustatzeko ezarritako laguntza ekonomiko batzuei dagokienez.

163E/2021 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitatean diharduten enpresei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei 2022. urtean dirulaguntzak emateko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun planak ezar ditzaten. DDBN identifikazioa: 601112.

165E/2021 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena norgehiagokako araubidean: “Toki-erakundeentzako 2022rako dirulaguntzak, emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako agenteak kontrata ditzaten eta lanpostu horiek finka daitezen”. DDBN identifikazioa: 601287.

356E/2021 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako toki-erakundeei (udalei eta kontzejuei) dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena, 0tik 3 urtera bitarteko Haur Hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko. DDBN identifikazioa: 595913.

341E/2021 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Berrikuntzako zuzendari nagusiarena, deialdi hau onesten duena: “2022 urterako laguntzak SINAI-Nafarroako I+G+b Sistemako eragileek I+G ekipamendua eta azpiegiturak eros ditzaten”. DDBN identifikazioa: 603073.

1293E/2021 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza honen deialdia: “Jasangarritasunerako tokiko zerbitzu teknikoen dirulaguntzak, 2022. Urtean”. DDBN identifikazioa: 601481.

1.7. BESTELAKOAK

489/2021 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita hezkuntza itunen araubidea aplikatzeko prozedura 2022-2023 eta 2025-2026 ikasturteen arteko aldirako, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko etapetan.

1334E/2021 Ebazpena, abenduaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiarena, Lodosako Machorras eta Cascajo parajeetan eremu ureztatua 17,5 ha-z handitzearen ingurumen eraginaren txostena egiten duena. Ekimena Francisco Javier Aguirre Rojasek, María Teresa Aguirre Rojasek eta María Jesús Aguirre Rojasek sustatzen dute.

1384E/2021 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, aldatzen dituena lehenengo eta hirugarren puntuak ebazpen honetan: 107/2019 Ebazpena, azaroaren 8koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko eta Biodibertsitate Zerbitzuko titularren esku uzten baitira beherago zehaztutako eskumenak.

296E/2021 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Erriberriko udal mugartean, 11. poligonoko 134. lurzatian, baliabide eolikoa neurtzeko dorre bat jartzeko. Sustatzailea MTorres Desarrollos Energéticos SL da.

447E/2021 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ofizioz berrikusten baita hodi zentrifugatuak fabrikatzen dituen instalazioaren ingurumen baimen integratua. Instalazioa Murietako udal mugartean dago, eta titularra SCHMIDT-CLEMENS SPAIN SA da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko oinarriena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Trafikoa arautzen duen ordenantzan.
Hasierako onespena

AIEGI

Lizarrako Jabetza Erregistroarekin den lankidetza-hitzarmena bukatzea

BAZTAN

Herri-lurraren desafektazioa (5. poligonoko 262. partzelaren zati bat eta 76. poligonoko 401. partzela), ondoren trukea egiteko

ERROIBAR

UE-14 Exekuzio Unitatea birzatitzeko Proiektua.
Hasierako onespena

LIZARRA

Plan berezia, Udal Plan Orokorreko Oncineda kirol eremuan. Hasierako onespena

Udal Plan Orokorreko AR1 banaketa eremuko S-1 sektorearen (Ibarra alderdia) birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

ETXAURI

Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen udal ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

LEITZA

Hiri jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 147. lursailean. Hasierako onespena

NOAIN ELORTZIBAR

Eraikinak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen 47. udal ordenantzaren behin betiko onespena

TUTERA

Xehetasun-azterketaren aldaketa, UE-32, AR-5B, UI-9 eremuan,
3. poligonoko 817. lurzatian. Jendaurrean jartzea

EGUESIBAR

Banakako laguntzak ematea, taxi-bonua baliatuz, mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonei egokitutako garraiobide alternatiboa eskaintzeko (2022). Laburpena

ALESBES

Xehetasun-azterketa, udal katastroko 2. poligonoko 1135. eta 1137. lurzatiei dagozkien P1 eta P3 lurzatien borondatezko birpartzelaziorako. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa, udal katastroko 6. poligonoko 552. lurzatiari dagokion P1 lurzatiaren borondatezko birpartzelaziorako. Hasierako onespena

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza, administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duena. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

BARNE MINISTERIOA
GUARDIA ZIBILAREN KOMANDANTZIA

Arma enkantea

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 19/2022 Prozedura

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA

Subasta de bien inmueble

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES DEL SECTOR XXVI-EGA 6 DEL CANAL DE NAVARRA

Aprobación de las Ordenanzas y Reglamentos