19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

UE-14 Exekuzio Unitatea birzatitzeko Proiektua.
Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko urtarrilaren 11ko Ebazpenaren bidez, hasierako onaspena eman zitzaion UE14 Exekuzio-Unitatea birzatitzeko proiektuari, Dolores Goyenaga Villabonak sustatua, UE14 birzatitzeko. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki-oholean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169 b) eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Lintzoainen, 2022ko urtarrilaren 11n.–Alkate udalburua, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2200580