19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialisten 27 lanpostu betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialisten zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokionez (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpena, 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 30ekoan, argitaratua), jakitera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jarri dela Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialisten 27 lanpostu betetzeko deialdiaren oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela alegazioak aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa); horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Alegazioak aurkeztu ahal izanen dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 19an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2200840