19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 20ko 266/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesa duten pertsonak epatzea. Ebazpen horren bidez onartu egiten dira zerrenda espezifikoak irekitzeko eta espezialitate eta hizkuntza jakin batzuetan aldi baterako kontratatzeko prozeduretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle lanpostuak betetzeko, aldi baterako kontratazioen bidez.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Arantzazu Larrion Galdeano andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 20ko 266/2021 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren barruan.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:

Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuak (gaztelaniaz).

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horretan interesdun guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 19an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2200828