19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko oinarriena

Ultzamako Alkatetzaren urtarrilaren 3ko 1/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen. Hona hemen deialdiaren oinarriak:

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko oinarriena. Lanpostua instalazioen eta abarren mantentze-lanetarako da. Enplegatua lan-kontratudun finkoa izanen da eta lanaldi osoan ariko da Ultzamako Udalaren zerbitzuan. Izangaien zerrenda bat eratzea balizko ordezkapen, baja edo errefortzu-beharretarako.

OINARRIAK

1. oinarria.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Ultzamako Udalaren plantilla organikoko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan.

Halaber, deialdi honen bidez izangaien zerrenda bat osatu nahi da lanposturik lortzen ez duten izangaiekin, aldi baterako kontratatuak izateko, bat etorriz abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduarekin.

Lanpostu honetarako hautapen sistema oposizio-lehiaketa izanen da.

1.2. Lanpostuaren ordainsariak D mailari dagozkion oinarrizkoak izanen dira, lanaldiaren araberakoak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta indarra duen araudian zehaztutako moduan; era berean, jasoko ditu Ultzamako Udalaren plantilla organikoan une bakoitzean ezartzen diren osagarriak.

1.3. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da, eta bitarte horretan Udalak kontratua suntsiarazten edo hutsaltzen ahalko du, Udalari iruditzen bazaio lanpostuaren zereginak ez direla berak nahi bezala bete, edo ez dela behar bezala integratu langile taldean.

1.4. Hautaprobak gainditurik deialdi honetan hautatzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Sistema Orokorrean afiliatu, eta alta emanen zaio.

1.5. Lanaldiaren araubidea lanaldi osokoa izanen da eta zerbitzuaren beharretara egokituko da, betiere urtero onesten den lan-egutegia errespetatuz; dena dela, administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahal dituzte biak.

1.6. Eginkizun hauek izanen ditu lanpostuak, besteak beste:

–Udaleko zerbitzuak eta egoitzak mantentzeko, garbitzeko eta zaintzeko lanak egitea: pilotalekua, kiroldegia, eskolak, bideak, udaletxea (gela guztiak), kontsultategia, gizarte-etxea, udal-igerilekuak, 0-3 urte bitarteko haur eskola, etab. (Lorezaintzako, iturgintzako, elektrizitateko, pinturako, igeltserotzako, soldadurako, arotzeriako eta abarretako lanak).

–Udaleko zerbitzuak eta egoitzak mantentzeko, garbitzeko eta zaintzeko lanak egitea: biomasa planta, biomasa biltegia, gainerako udal biltegiak, etab. (Lorezaintzako, iturgintzako, elektrizitateko, pinturako, igeltserotzako, soldadurako, arotzeriako eta abarretako lanak).

–Azpiegituretan eta instalazioetan mantentze- eta konpontze-lanak egitea: ura, saneamendua (iturgintza, elektrizitatea, mekanika, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, garbiketa, zangak ireki eta ixtea...).

–Lorezaintza eta nekazaritza lanak arboladietan, lorategietan, eremu publikoetan eta udal finketan.

–Banatzea eta jartzea iragarkiak, bandoak, eta Udalaren publizitatea, agiriak eramatea eta haien legezko jakinarazpenak egitea, gauzak garraiatzea.

–Ibilgailuak gidatzea eta Udalaren makineria, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea eta konpontzea. Lanean erabiltzen diren ibilgailuak zaintzea.

–Zerbitzu anitzak, loturik daudenak instalazio eta obretako mantentze-lan orokorren brigadaren jarduerekin, eta horiei jarraipena egitea, egokiak izan daitezen haien funtzionamendua, kontserbazioa eta mantentzea.

–Hiri-altzariak eta tresnak lekuz aldatzea, instalatzea eta mantentzea: zutoinak, seinaleak, farolak, bankuak, iturriak, agertokiak, hesiak, jaietako eta ekitaldi publikoetako tresnak, etab.

–Kontrolatzea Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturak, eta bultzatzea zerbitzuen hobekuntza eta hartan laguntzea, eta, hartara, proposatzea hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintzak eta aldaketak.

–Laguntzea Ultzamako Udalak programatzen dituen jaietarako eta kultur ekitaldietarako prestakuntzan eta garbiketan, bai eta Ultzamako Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.

–Udaleko beste zerbitzu batzuei laguntzea, eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.

–Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuz lan bakoitzean erabiltzen diren babes-ekipamendu egokiak.

–Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arauak, prozedurak eta zehaztapen guztiak.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, betetzeko ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak.

–Udalaren ordenantzak betetzen ote diren kontrolatzea eta begiratzea, eta ikuskapena egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta ea jasotzen eta betetzen ote den araudia honako hauen gainean: lizentziak eta obrak, bide publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.

–Era guztietako udal zerbitzuak egitea, eta hala Alkatetzak nola eskuordetza duten organoek haren esku uzten dituzten zereginak, guztiak ere haren eskumen, maila eta kategoriaren barnean.

–Materialaren edo tresnen erosketa aurreikustea eta egitea, edo zerbitzuak kontratatzea, organo eskudunak ikus-onetsi ondoan, eta erosketak kontrolatzea.

–Udal zerbitzuei laguntzeko lanak eta mandatuak egitea: jakinarazpenak, iragarkiak, bandoak, Udalaren publizitatea banatu eta jartzea, bankuekikoak, agiriak eramatea, gauzak garraiatzea eta pertsonak leku batetik bestera eramatea.

1.7. A-2 hizkuntza eskakizuna eskatuko da proba idatzirako eta B-2, ahozko probarako, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialaren baremoaren arabera, edo ofizialki baliokidetzat onartutako beste titulazio bat, edo izangaiak behar den hizkuntza maila duen zehazteko proba bat gainditu beharko da, bat etorriz 55/2009 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez arautzen da euskararen ezagutza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoetan).

1.8. Kontrataziorik egin beharko balitz Ultzamako Udalean zerbitzu anitzetako edo mantentze-lanetako eginkizunekin zerikusia duen lanpostu baterako, zerrenda honetako dagokion izangaiari deitzen ahalko litzaioke, eta kontratuaren maila izanen litzateke bete beharreko lanpostuari dagokiona, ez badago lanpostu horretarako izangaien zerrenda berariazkorik.

1.9. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda honek indarrik gabe eta ondoriorik gabe uzten du Ultzamako Udalaren zerbitzuko mendizain eta zerbitzu anitzetako langilearen lanposturako aldi baterako kontratazioak egiteko beste edozein zerrenda. Bost urtez egonen da indarrean eta haren kudeaketa eginen da aldi baterako kontratazioak kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituz.

2. oinarria.–Parte-hartzaileen betebeharrak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Lanpostuaren egitekoa betetzeko gai egiten duen titulazioa izatea (edo hura eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean); titulu hori, gutxienez ere izanen da Eskola Graduatuarena, DBHkoa edo Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo honen baliokide batekoa.

d) B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

f) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.

g) Euskaraz jakitea eta hori frogatzea idatzizko probarako “A-2” titulua eta ahozkorako “B-2” titulua aurkeztuta, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta NAPIren arabera egun indarra duen baremoarekin bat; edo maila horiei dagokien beste titulazio bat, ofizialki baliokidetzat onartua dagoena. Izangaiak maila horiek badituela frogatzen ahalko du, orobat, behar adinako hizkuntza maila –deialdi honetako 1.2 oinarrian adierazia– ote duen erakusten duen berariazko proba gaindituta. NAPIko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Atalak eginen du proba hori.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen-prozesuak eta bete beharko dira kontratazioak iraun bitartean.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Ultzamako Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, edo edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 6. artikuluan jasotzen diren bitartekoetako bat erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Eskabideak I. eranskineko ereduaren arabera bete beharko dira. Eredu hori Ultzamako Udalaren bulegoetan eskura daiteke, hitzordua eskatuta, edo Internet bidezko www.ultzama.eus gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen den zenbakitik.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, eskatutako tituluaren eta nortasun agiri nazionalaren fotokopia aurkeztuko dute izangaiek, eta lehiaketaldian alegatutako merezimenduak frogatzeko agiriak. Esperientzia baloratzeari begira, ezinbestekoa izanen da entitate kontratatzaileen ziurtagiriak aurkeztea, non agertuko baita, zehazki, egindako lan mota, esleitutako maila, lanaldi mota eta lanaldiaren iraupena, eta zer zerbitzutarako kontratatu den, kontratu horien iraupena.

3.2. Desgaitasunen bat duten izangaiek egoera horren egiaztagiria aurkeztu beharko dute parte hartzeko eskabidearekin batera, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eska ditzakete, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Orobat, aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer zer desgaitasun mota duten, eta zer egokitzapen eskatzen.

4.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.–Behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Ultzamako Udaleko Alkatetzak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusgai jarriko du Ultzamako Udalaren iragarki-taulan, baita Ultzamako Udalaren webgunean ere.

Egun horretatik aurrera eta ondoko bost egun baliodunetan, izangaiek erreklamazioak egin ditzakete edo eskabidean egindako akatsak zuzendu.

6.–Behin betiko zerrenda.

Erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta horiek ebatzita, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsiko da, Ultzamako Alkatetzaren ebazpenaren bidez. Zerrenda hori Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko da, baita noiz eta non eginen diren ere deialdi honen zortzigarren oinarrian aurreikusitako hautaprobak.

7.–Kalifikazio epaimahaia.

7.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Martin M.ª Picabea Aguirre, Ultzamako Udaleko alkatea edo haren legezko ordezkaria.

–1. epaimahaikidea: Lanbide Heziketako Eskolako irakasle bat, Ultzamako Udaleko Alkatetzak izendatu beharrekoa.

–2. epaimahaikidea: Lanbide Heziketako Eskolako irakasle bat, Ultzamako Udaleko Alkatetzak izendatu beharrekoa.

–3. epaimahaikidea: Ingenieritzako estudio edo enpresa bateko teknikari bat, Ultzamako Udaleko Alkatetzak izendatu beharrekoa.

–4. epaimahaikidea: M.ª Aránzazu Urroz Mutuberria, Ultzamako Udaleko administrari-ofiziala (funtzionarioa), Udaleko langileen ordezkaria den aldetik.

Idazkari ariko da Alfonso Araujo Guardamino, Ultzamako Udaleko idazkari kontu-hartzailea, edo bestela, inguruko udalen bateko idazkaria.

7.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, baldin badaude urriaren 2ko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (urriaren 2ko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa).

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horiek gertatzen direnean.

Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek beraiek uko egiteko edo haiek errekusatzeko legez ezarritako kasuak direla eta, aditzera emanen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

7.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioaz eta aplikazioaz sortzen diren gorabeherak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.–Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

8.1. Oposizioaldia hasi aurretik, euskara proba eginen dute agiri bidez egiaztatu ez dutenek deialdi honetako 1.2 oinarrian eskatzen den ezagutza.

Idatzizko proba eta ahozkoa eginen dira, jakiteko pertsona hori gai den ala ez deialdi honen 1.2 oinarrian adierazitako hizkuntza eskakizunaren mailari dagokionez.

Proba hori Nafarroako Gobernuko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Ataleko teknikariek eginen dute, eta horren ondoren oposizioko berariazko probak eginen dira.

8.2. Oposizio-lehiaketan, gehienez, 100 puntu eskuratzen ahalko dira osotara; haietarik, 20 puntu lehiaketaldiari dagozkio eta 80 puntu oposizioaldiari.

8.2.1. Lehiaketaldia.

Lehiaketaldia ez da baztertzailea izanen eta gehienez ere 20 puntu izanen ditu, baremo honen arabera:

A.–Laneko esperientzia (15 puntu gehienez):

A.1. Udalen zerbitzuan, instalazioen mantentze-lanak egiten dituen zerbitzu anitzetako enplegatu gisa (D maila) edo maila bereko edo goragoko antzeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko: 3 puntu eta, gehienez ere,15 puntu.

A.2. Beste entitate publiko batzuetan, instalazioen mantentze-lanak egiten dituen zerbitzu anitzetako enplegatu gisa (D maila) edo maila bereko edo goragoko antzeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko: 2 puntu eta, gehienez ere,15 puntu.

A.3. Entitate pribatuetan, instalazioen mantentze-lanak egiten dituen zerbitzu anitzetako enplegatu gisa edo antzeko lanpostuetan emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko: 1,5 puntu eta, gehienez ere,15 puntu.

B.–Prestakuntza osagarria (5 puntu):

B.1. Lanpostuaren egitekoekin zerikusia duten espezialitateetako unibertsitate tituluengatik (gradua, lizentzia, diploma): 3 puntu eta, gehienez ere, 3 puntu.

B.2. LHII-ko, goi mailako zikloko edo baliokide bateko tituluak, lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten espezialitateetan: 2 puntu; gehienez, 4 puntu.

B.3. Lanpostuari dagozkion eginkizunekin ofizialki lotuta dagoen prestakuntza, 30 ordu edo gehiagoko iraupena duena: 0,10 puntu, 30 orduko multzo bakoitzeko; gehienez ere, 3 puntu.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

Aurreko apartatuetako merezimenduak frogatzeko, aurkeztuko dira lehiatzaileak lan egindako administrazio publikoaren edo legez eratutako enpresa pribatuaren ziurtagiriak; merezimendu horiek kontatzeko, berriz, aintzat hartuko dira egindako zerbitzuak bai lan araubidean, finko nahiz aldi bateko gisa, bai administrazio araubidean, bitarteko gisa nahiz lanpostuaren jabe izanik.

Frogaturiko esperientzia-aldiak ez badu urte osorik hartzen, dagokion proportzioa aterako da hilabete osoak kontuan hartuta. Kontratu bat kontuan hartzeko, gutxienez hilabete batekoa, osorik, izan beharko du.

Lanaldia osoa ez bada, orduan ere kalkulatuko da kasuan kasuko proportzioaren arabera.

Merezimendu horiek frogatzeko, entitate kontratatzaile publiko nahiz pribatuen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, non agertuko baita zer lan mota egin den, lanpostuaren maila, lanaldi mota eta lanaldiaren iraupena, eta kontratu horren iraupena.

Lehiaketaldia bururatutakoan, Ultzamako Udalaren iragarki-taulan argitara emanen da izangai bakoitzak lortutako puntuazioa.

8.2.2. Oposizioaldia.

Oposizioan 80 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta honako ariketa hauek izanen ditu:

–Lehen ariketa: teorikoa (baztertzailea). Lanpostuarekin zerikusia duen 30 galderako test bat egin beharko da, II. eranskineko zerrendan ageri diren gaiei buruzkoa. Ariketa honetan gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta ariketa gainditzeko gutxienez ere 15 puntu erdietsi behar dira. Bazterturik geldituko dira gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak. Epaimahaiak erabakiko du proba hau egiteko zer denbora izanen den. Oker erantzundako galderengatik 0,20 puntu kenduko zaizkio azterketaren guztizko puntuazioari.

–Bigarren ariketa: praktikoa (baztertzailea). Proba praktiko batzuk egin beharko dira, egun batean edo zenbait egunetan, lanpostuarekin zerikusia dutenak, II. eranskineko zerrendan ageri diren gaiei buruzkoak. Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu emanen dira, eta gutxienez ere 20 puntu erdietsi behar dira. Bazterturik geldituko dira gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak. Epaimahaiak erabakiko du proba hau egiteko zer denbora izanen den.

–Hirugarren ariketa: Buruz buruko elkarrizketa (ez da baztergarria). Lanpostuaren eta Ultzamako udalerriaren gaineko ezagupenari eta haien ezaugarriei buruzkoa izanen da; 15 minutukoa gehienez ere. 10 puntu emanen dira, gehienez.

8.3. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala, gidabaimena edo pasaportea aldean dutela agertuko dira. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

Proba hau egiteko ez da inolako testurik kontsultatzen ahalko, ezta kalkulagailurik, telefono mugikorrik edo bestelako materialik ere, bolaluma urdina edo beltza ez bada.

Izangairen batek kopiatzen badu edo ez baditu betetzen azterketa egiteko ezarritako arauak, zuzenean baztertuko da oposizio-lehiaketatik, eta ez du izanen lanpostura aurkezterik.

8.4. Hautaprobetan, denbora eta baliabide aldetik ahal diren egokitzapenak ezarriko dira, beren desgaitasuna egiaztatu eta eskabidean halaxe eskatzen dutenentzat.

9.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

9.1. Behin proben kalifikazioa burutuz gero, epaimahaiak osatuko du probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio handienetik txikienera ordenatua, eta argitara emanen du Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Era berean, Alkatetzari igorriko dio hautapen-prozesuaren espediente osoarekin batera, organo eskudunak onets dezan.

Organo eskudunak onetsiko ditu zerrendako lehenbiziko lekuan den izangaiaren kontratazioa eta izendapena, gaindituen zerrenda onetsi eta espedientea bukatu eta, gehienez ere, hiru hilabeteko epean.

Berdinketarik gertatuz gero, bigarren ariketaren proba praktikoan puntu gehien lortu duen izangaiaren alde joko da. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa bidez ebatziko da.

9.2. Gainditu duten izangaiei Ultzamako Udalean gertatzen diren premien arabera eginen zaie dei, jarraituz deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei.

9.3. Deia egiterakoan, kontuan hartuko da ezarrita dagoena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean, zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. apartatuan; horren bidez, hain zuzen, arautzen dira desgaitasunen bat duten pertsonak Nafarroako Administrazio Publikoetan lanean sartzeko xehetasunak. Horretarako, %33ko edo maila handiagoko desgaitasun aitortua dutenek egoera hori frogatu beharko dute, organo eskudunak berariaz emaniko agiri jatorrizkoaren bidez edo kopia konpultsatuaren bidez.

9.4. Kontratudunari alta emanen zaio Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean, eta bertan afiliatuko da; beraz, haren kontura izanen dira dagokion kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtsoetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2022ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

I. ERANSKINA

Eskaera/Eskabidea (DOC).

II. ERANSKINA

Proba teorikorako gai-zerrenda (30 puntu)

1.–Lurzoru urbanizaezineko araubidea:

1.1. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea onesten duen uztailaren 26ko 2/2017 Foru Dekretua, III. tituluko IV. kapitulua: “Lurzoru urbanizaezinaren araubidea”.

1.2. Ultzamako Udal Plan Orokorrean jasotako hirigintzako araudi orokorra. Plan hori behin betiko onetsi zen Sustapeneko kontseilariaren maiatzaren 29ko 38/2015 Foru aginduaren bidez. Haren determinazioak eta arautegi guztia 2015eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 22an.

2.–Herri-ondasunak eta pistak: Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa: laugarren tituluko II. kapitulua, “Herri-ondasunak”.

3.–Ultzama:

3.1. Geografia. Zer eremu eta alderdi dauden jakitea.

3.2. Datu soziodemografikoak eta populaziokoak.

3.3. Udal ondasunen eta instalazioen ezaugarriak eta erabilera.

3.4. Ultzamako Udalaren udal ordenantzak.

4.–Oinarrizko ezagutzak laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauez eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauez. Segurtasuna, makineria eta erremintak erabiltzean.

5.–Mekanika. Udal makineria, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea eta konpontzea. Biltegiko kontrola.

6.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak. Pintura.

7.–Soldaduraren ezagutza eta doitze makineriaren oinarrizko maneiuarena.

8.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Enkofratuak eta hormak egitea. Obrak zaintzea eta mantentze-lanak. Obra txiki eta ertainetako makineria maneiatzea.

9.–Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, bonbinak eta pertsianak.

10.–Ohiko argien zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

11.–Iturgintza eta berokuntza instalazioen gaineko mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, erradiadoreak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai nagusiak. Instalazio termikoetan efizientzia energetikoa hobetzeko sistemak ezagutzea (eguzki-energia termikoa, energia geotermikoa, biomasa).

12.–Ezagutzea, maneiatzea eta mantentzea lorezaintzako eta mendiko produktuak, makinak eta erremintak (sasi-garbitzeko makina, belarra mozteko makina, heskai-moztekoa, aizkora, motozerra, altueran moarratzeko plataforma jasotzailea). Fitosanitarioen aplikazioa.

13.–Zuhaitzen, zuhaixken, heskaien, sasoiko loredun parterren, tapiz-landareen eta erraboilen landaketa. Soropila berriztatzea eta ereitea. Alorrak eta parterrak prestatzea.

14.–Moarratzeko lanak: zuhaitzak, zuhaixkak eta heskaiak moarratzea. Moarratzearen oinarriak.

15.–Ureztatzeko sistemak. Ureztatzeko sareak instalatzea, mantentzea eta programatzea.

Iragarkiaren kodea: L2200271