19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun-azterketaren aldaketa, UE-32, AR-5B, UI-9 eremuan,
3. poligonoko 817. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2021eko azaroaren 26ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketaren aldaketa puntuala, Tuterako UE-32, AR-5B, UI-9 eremuan, Huertas Mayores etorbideko zenbaki gabean (3. poligonoko 817. lurzatia). Jorge Maza García Gomezek sustatu du, Carlos eta Adolfo Moya Garciak idatzitako proiektuaren arabera.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2022ko urtarrilaren 5ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2200355