19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko prozedura ebazten duena. Prozeduraren deialdia apirilaren 30eko 96/2021 Ebazpenaren bidez egin zen.

Barneko zuzendari nagusiak apirilaren 30ean emandako 96/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. 2021eko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18koan.

Ekainaren 10ean Barneko zuzendari nagusiak emandako 129/2021 Ebazpenaren bidez, akats bat zuzendu zen Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeen lanpostu batzuk lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdian, Barneko zuzendari nagusiak apirilaren 30ean emandako 96/2021 Ebazpenaren bidez onetsitakoan. Akatsa zuzentzeko Ebazpena 2021eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29koan.

Eskalafoia onetsi eta lehiaketa berariazkoari dagozkion probak egin ondoren, eta behin emaitzak argitaratuta, 2022ko urtarrilaren 7an kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du aipatu deialdian destino aldaketa lortu duten hautagaientzako lanpostuak atxikitzeko.

Deialdiaren oinarriek ezarritakoaren arabera, organo deitzaileak behar diren esleipenak eginen ditu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, honako hauek adieraziz: foruzainaren zenbakia, esleitutako lanpostua eta atxikipeneko antolaketa unitatea. Era berean, oinarriek xedatutakoaren arabera, lanpostuak behin betiko atxikitzeko ebazpenean organo deitzaileak zehazten duen egunean hartu beharko dute lehiatzaileek esleitu zaizkien lanpostuen jabetza.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraian aipatzen diren Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordeak behin betiko atxikitzea destino hauei:

Foruzaingoko 26 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 4308 lanpostuari atxikitzea; Joko eta Ikuskizunen Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 40 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 3588 lanpostuari atxikitzea; 1. Ingurumen Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 48 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 5640 lanpostuari atxikitzea; Giza Baliabideen Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 57 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 3582 lanpostuari atxikitzea; Laguntza Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 58 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 0189 lanpostuari atxikitzea; Parlamentu Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 63 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 3584 lanpostuari atxikitzea; Delitu Informatikoen Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 234 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 5217 lanpostuari atxikitzea; Garraio Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 260 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 5952 lanpostuari atxikitzea; Delinkuentzia Ekonomikoaren Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 267 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 5955 lanpostuari atxikitzea; Azterketa eta Inteligentzia Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 278 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 5962 lanpostuari atxikitzea; Laguntza Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 302 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 5220 lanpostuari atxikitzea; Ingurumen Ikerketaren Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 308 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 5958 lanpostuari atxikitzea; Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 311 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 5954 lanpostuari atxikitzea; Polizia Arretarako Tuterako Bulegoko Taldekoa da lanpostua, eta Tuteran du destinoa.

Foruzaingoko 337 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 4304 lanpostuari atxikitzea; Polizia Judizialaren Iparraldeko Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 373 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 5635 lanpostuari atxikitzea; Pertsonen kontrako Delituen Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 387 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 5211 lanpostuari atxikitzea; Osasunaren kontrako Delituen Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 512 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 4307 lanpostuari atxikitzea; Sostengu Teknologikorako Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 553 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 5628 lanpostuari atxikitzea; Bide Segurtasuneko 1. Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 692 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 5207 lanpostuari atxikitzea; Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Taldekoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 1173 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 4311 lanpostuari atxikitzea; Komunikaziorako eta Ekintzen Loturarako Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

Foruzaingoko 1176 polizia-identifikazioaren zenbakia duen inspektoreordea 10601 lanpostuari atxikitzea; Atestatu eta Ikerketa Brigadakoa da lanpostua, eta Iruñean du destinoa.

2. Destino aldaketa lortu duten Foruzaingoko inspektoreordeek 2022ko otsailaren 1ean hartuko dute lanpostu berriaren jabetza. Beraz, oraingo destinoetan emanen duten azken laneguna 2022ko urtarrilaren 31 da.

3. Lanpostuak betetzeko prozedura bukatuta geratzen diren lanpostu hauek hutsik deklaratzea:

LANPOSTU ZK.

DESTINOA

HERRIA

5209

KOMUNIKAZIORAKO ETA EKINTZEN LOTURARAKO BRIGADA

IRUÑA

5210

KOMUNIKAZIORAKO ETA EKINTZEN LOTURARAKO BRIGADA

IRUÑA

5221

KOMUNIKAZIORAKO ETA EKINTZEN LOTURARAKO BRIGADA

IRUÑA

4677

TUTERAKO 2. EKINTZA TALDEA

TUTERA

5951

HERRITARREN BABESERAKO ETA ARRETARAKO LIZARRAKO TALDEA

LIZARRA

5634

HERRITARREN BABESERAKO ETA ARRETARAKO ALTSASUKO TALDEA

ALTSASU

5627

HERRITARREN BABESERAKO ETA ARRETARAKO ELIZONDOKO TALDEA

ELIZONDO

10602

ATESTATU ETA IKERKETA BRIGADA

IRUÑA

10603

ATESTATU ETA IKERKETA BRIGADA

IRUÑA

10604

ATESTATU ETA IKERKETA BRIGADA

IRUÑA

5216

TRAFIKOAREN ETA BIDE SEGURTASUNAREN ARLOA

IRUÑA

3585

3. EKINTZA TALDEA

IRUÑA

5626

ESKU HARTZEKO 2. TALDEA

IRUÑA

10605

ESKU HARTZEKO 4. TALDEA

IRUÑA

5948

ESKU-HARTZE BEREZIETARAKO TALDEA

IRUÑA

4669

POLIZIA JUDIZIALAREN IPARRALDEKO BRIGADA

IRUÑA

3587

4. EKINTZA TALDEA

IRUÑA

4316

2. EKINTZA TALDEA

IRUÑA

4671

PRESTAKUNTZA TALDEA

IRUÑA

4678

5. EKINTZA TALDEA

IRUÑA

4680

1. EKINTZA TALDEA

IRUÑA

5212

JUSTIZIAKO TALDEA

IRUÑA

5629

1. EKINTZA TALDEA

TUTERA

5630

BIDE SEGURTASUNEKO 2. TALDEA

IRUÑA

5633

BRIGADA TEKNOLOGIKOAREN ETA KALITATEAREN BRIGADA

IRUÑA

5644

BRIGADA TEKNOLOGIKOAREN ETA KALITATEAREN BRIGADA

IRUÑA

5947

PRESTAKUNTZA TALDEA

IRUÑA

5957

ESKU HARTZEKO 3. TALDEA

IRUÑA

5959

IKERKETA KRIMINALAREN ARLOA

IRUÑA

4. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Foruzaingoko buruari, Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Foruzaingoko Giza Baliabideen Taldeari eta Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuak Interneten duen web-orriaren deialdiaren fitxan (www.nafarroa.eus) eta Foruzaingoaren iragarki-taulan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 13an.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2200531