19. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herri-lurraren desafektazioa (5. poligonoko 262. partzelaren zati bat eta 76. poligonoko 401. partzela), ondoren trukea egiteko

Baztango Batzar Nagusiak 2022ko urtarrilaren 3an egin bilkura arruntean erabaki zuen Baztango 5. poligonoko 261. partzelaren 400 m² eta 76. poligonoko 401. partzelaren 1.000 m² erabilera komunaletik kentzea, ondoren Tomas Cortea Sarratearen jabetzakoa den Baztango 1. poligonoko 92. partzelarekin trukatzeko.

Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2022ko urtarrilaren 3an.–Batzarreko burua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2200612